Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
08 Eka, 2023
Larunbatean ospatuko da (ekainak 10) eta guztira Hegoaldeko eta Iparraldeko hamasei taldek hartuko dute parte
Real Unionek Alebinen I. Mugaz Gaindiko Txapelketa antolatu du heldu den larunbatean, ekainaren 10ean. Stadium Galeko belar naturaleko zelaian ospatuko da, 9:30etik aitzinera eta guztira, Hegoaldeko eta Iparraldeko 16 taldek hartuko dute parte.
Lau multzotan banaturik. Ligaxka formatuan jokatuko dute alebinek hasierako fase bat. Kanporaketa hauetan sailkatzea diren multzo bakoitzeko bi talde onenak final laurdenak jokatuko dituzte eta hortik aitzinera, kanporaketa zuzenak jokatuko dituzte finalerdietara eta finalera ailegatu bitarte.
Guztira, Hegoaldeko eta Iparraldeko 16 taldek hartuko dute parte: A multzoan, Real Union Club 1, Martutene KE, JA Biarritz Football eta Landetxa KT; B multzoan, Real Union Club 2, Les Genêts d ́Anglet, CD Mariño 1 eta Hondarribia FE 1; C multzoan, Real Union Club 3, Arin Luzien, CD Behobia eta Hondarribia FE 2; D multzoan, CD Mariño 2, CD San Marcial, Reala eta Labenne OSC Football.
Txapelketa 9:30ean hasiko da, A eta B multzoetako lehen kanporaketekin. 14:00etatik aitzinera berriz, C eta D multzotako taldeek jokatuko dute atariko fasea. Finala azkenik, 20:00etan jokatuko da.
Lehiaketa aplikazio baten bidez segitu daitekeela argitu dute Real Unionetik. Horretarako, https://winner-9bee4.firebaseapp.com/download.html estekaren bitartez deskargatu beharko da eta saioa hasi. Behin hau eginda, bertze esteka honetan sartu beharko da https://winner- 9bee4.firebaseapp.com/?action=follow_tournament&id=9PjY6sk2rXxbmo5zcr2K, edota aplikazioaren barruan (+) botoia saiatu eta “ALEBINEN MUGAZ GAINDIKO I. TXAPELKETA” bilatu.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...