REAL UNIONEK LEHEN GARAIPENA LORTU DU STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNIONEK LEHEN GARAIPENA LORTU DU STADIUM GALEN

Beharrezkoa zen garaipena eskuratu zuen atzo Real Unionek. Bi aurpegi desberdin erakutsi zuen talde irundarrak norgehiagokan zehar. Lehenengo zatian, denboraldiko jokorik onena praktikatu zuten, eta bigarrenean ordea, errealaren harrobiko taldearen mende egon ziren. Garrantzi handiko hiru puntu ziren atzokoak kontuan hartuta txuribeltzen hurrengo partidua Anduvan izango dela Mirandesen aurka.

Real Union atsedenaldira bi golen errentarekin joan zen. Juan Dominguezen mutilak sutsu hasi zuten norgehiagoka, presio handia ezarri zuten zelai aurretik haratago eta Sansek baloiaren jabetza txiki izaten zuen. Horrela, presioko lanaren ostean, hirugarren minutuan Alain Eizmendik lehen gola sartu zuen. Sekulako jokaldia egin zuen beasaindarrak eta baloia sareetara bidali zuen maisutasunez. Bidasoatarren bigarren gola Mikel Orbegozok egin zuen. Aurrelaria hiru partiduren ostean bueltan zen hamaikakora eta denboraldiko laugarren gola eskuratu zuen. Lehen golan bezala, Alain Eizmendi protagonista izan zen berriro ere, bera izan baitzen golaren pasea eman zuen arduraduna.

Bigarren zatian ordea, Imanol Alguacilen jokalariek jokoaren jabeak egin ziren eta turibeltzak atzera egin zuten. Minutuak aurrera joan ahala, txuribeltzen fisikoa behera zihoan eta Sansek etxeko taldearen defentsan eragin handiagoa zuen. Horrela, Djouhraren jokaldi baten bidez, Esnaolak penaltia egin eta Lapeñak 2-1ekoa markagailuan jarri ondoren, norgehiagoka amaierara iritsi zen.

Esan bezala, Real Unionen hurrengo partidua zelai zail batean izango da, Anduvan hain zuzen Mirandesen aurka. Jaurdunaldi honen ostean, txuribeltzak bederatzigarren postura igo dira eta playoff postuak lau puntura dituzte.    

Norgehiagokaren irudi esanguratsuenak TxingudiOnlinen laburpenean ikusteko aukera duzu.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika