“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
06 Aza, 2023
Txuribeltzek indarra erakutsi zuten etxeko zelaian eta orain, kanpoan baliatu nahi dute lan on hori
Real Unionek nagusitasunez gainditu zuen RC Deportivo taldea, Galeko zelaian. Lehen hogei minutuetan erritmo falta somatu bazuten ere, lehen golaren ondotik indarrez aritu ziren eta aurkaria baino gehiago izan ziren bukaera bitarte. Azkenik, 3-0eko markagailuarekin, puntuak Irunen gelditu ziren eta galiziarrak, bertze behin, esku hutsik joan ziren etxera.
Fran Justoren taldeak baloiaren jabetza hartu zuen lehen hogei minutuan pasatuta. Erritmo falta izan zuen hasieran, baina behin kontrola hartuta, Deportivo gainditu zuen neurketa bukaera bitarte. Saiakera batzuen ondotik, 23. minutuan ailegatu zen Real Unionen lehen gola. Solísek area eskinetik jaurtiketa egin eta ate barrura bidali zuen baloia. Errenta gehiago handitzeko aukerak ere izan zituzten etxekoek, baina ez zuten asmatu eta 1-0ekoarekin ailegatu zen partidua atsedenaldira.
Aldageletatik pasatuta, oraindik indar gehiago erakutsi zuen Real Unionek bere zelaian. Bigarren zatia hasi eta berehala bigarren gola lortu zuten etxekoek. Eimilek aurkariaren defentsa gainditu eta baloia erdiratu zuen. Paris Adotek orduan, bere atean baloia sartu eta 2-0ekoa ipini zion talde txuribeltzari markagailuan. Hori gutti balitz, 55. minutuan, Solísek bere bigarrena sartu zuen, taldeko hirugarrena. Oyarzunek egin zion erdiraketa eta andaluziarrak ezin hobe errematatu zuen.
Orainik ere gol gehiago sartzeko aukerak izan zituen Real Unionek bukaeran, baina ezin izan zuenez asmatu, 3-0ekoarekin gelditu zen. Depor gaindituta, hiru puntu gehiago ere batu zituzten txuribeltzek sailkapenera eta orain, seigarren postuan kokatu da, 19 punturekin guztira.
Etxean nagusitasuna erakutsita, taldeak orain kanpoan dituen arazoak konpondu nahi ditu eta horretarako, lanean segituko du aste honetan zehar. Larunbatean, azaroaren 11n, Cornellá bisitatuko du Fran Justoren taldeak, 16:00etan.
(Argazkia: Barbara Duarte)
“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan
Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...
2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere
Real Unionek...
Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte
Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...
Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak
Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...