REAL UNIONEK NUMANCIA GARAITU DU LOS PAJARITOS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK NUMANCIA GARAITU DU LOS PAJARITOS ZELAIAN

Talde txuribeltzak hiru puntu garrantzitsu eskuratu ditu gaur eguerdian Sorian

Real Unionek garaipena eskuratu du gaur Numanciaren kontra, 0-2ko markagailua erdietsi ondotik. Bigarren zatian iritsi dira bi golak, Gagua eta Sanchezen aldetik, eta horrela, urrezko hiru puntu batu ditu sailkapenera talde txuribeltzak.

Lehen zati parekatu bat jokatu dute Numanciak eta Real Unionek gaur eguerdian Los Pajaritos zelaian. Aukera garbirik eduki gabe, bi taldeek markagailua hutsean utzi dute lehen 45 minutuetan. Bisitarien abagunerik garbiena 13. minutuan iritsi da Nacho Sanchezen aldetik, korner irteera batean area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Etxekoen erantzuna 36. minutuan izan da. Ruben Mesa saiatu da, baina gola deuseztatua izan da arauz kanpoko jokaldia izan delako. Atsedenaldira iritsi baino lehen, bertze bi aukera izan ditu Numanciak, 38. eta 41. minutuetan. Hala ere, ez batak ez bertzeak ez du aterik aurkitu.

Bigarren zatian berriz, Real Unionek joko hobea erakutsi du zelaian eta errematatu ezin izan dituen aukera batzuen ondotik, talde txuribeltzaren lehen gola iritsi da. 70. minutuan Gaguak aurreratu du taldea markagailuan, Alain Oyarzunen faltaren ondotik. Gainera, hamahiru minutu beranduago, Nacho Sanchezek ere bere aukera errematatu eta 0-2koa ezarri du behin-betiko. Hain zuzen ere, hogei metro baino gehiagotik baloia jaurti eta atean asmatu du.

Emaitza honekin, gaur Iñaki Goikoetxeak zuzendu duen taldeak hiru puntu gehiago batu ditu sailkapenera, beharrezkoak ziren urrezko hiru puntu hain zuzen ere. Honen ondotik, talde txuribeltzak asteazken honetan jokatuko du CE Sabadellen kontra, Nova Creu Alta zelaian.

(Argazkia: Gio Batista)

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika