REAL UNIONEK ONGIZATE, PRESTAKUNTZA ETA GARAPEN PERTSONALERAKO SAIL BERRIA SORTU DU
Futbola

REAL UNIONEK ONGIZATE, PRESTAKUNTZA ETA GARAPEN PERTSONALERAKO SAIL BERRIA SORTU DU

Proiektu berri honek HAZI izena eramanen du eta harrobiarekin zenbait balio lantzea izanen du helburu

Real Unionek HAZI proiektua aurkeztu zuen atzo goizean. Heldu den denboraldian jarriko dute martxan eta ongizate, prestakuntza eta garapen pertsonalerako sail berri bat izanen da, harrobiko taldeekin kirol-jardunaren inguruan balioak lantzeko helburua izanen du.

Mariño Klubarekin batera landuko duten emakumeen futbolaren proiektuarekin batera, HAZI sortu du Real Unionek ere. Azken proiektu honen helburua zenbait balio lantzea izanen da, tartean, modu aktibo eta kontzientean parte hartzea kideen hazkunde pertsonalean; bizitzarako gaitasunak eskuratzen laguntzea, orientatzea eta bultzatzea; prestakuntzan, hazkunde pertsonalean eta balioetan oinarritutako hezkuntzan erreferentziazko klub bihurtzea; eta kirola, oro har, eta futbola, bereziki, pertsonak eta testuinguruak eraldatzeko tresna gisa erabiltzea.

Hau guztiaren berri Borja Abadek, Igor Emery Real Uniongo Administrazio Kontseiluko presidenteak eta Mikel Jauregi harrobiko arduradunak eman zuten atzo goizean. Emeryk berak azaldu zuenez, “ongizate, prestakuntza eta garapen pertsonaleko sail bat sortuko dugu. Gure jokalariak modu osasuntsuan haztea da asmoa, eta, sozialki, kluba urratsak ematen joatea; ez bakarrik kirol-klub gisa, baizik eta eskualdean eragile eraldatzaile gisa. Lehen hazia jarriko dugu orain. Fruituak aurrerago ikusiko ditugu, baina proiektu ilusionagarria da eta erreferentzia izan daiteke eskualdean futbolari eta kirolari dagokionez”.

Proiektuan zehar, alderdi sozialak, emozionalak, fisikoak, kognitiboak eta tekniko-taktikoak landuko dituzte jokalariekin, baita entrenatzaileekin eta familiekin ere, eta bertan ezarritako helburuak berrikusiko dituzte, banaka eta kategoriaka.

Mikel Jauregik honekin nortasun berria eraiki nahi dutela erran du: “Real Unionera iritsi nintzenean argi neuzkan ideietako bat zen nortasun berri bat sortu behar genuela, Real Unionen historiarekin zerikusia zuena, baina balio berri eta garaikideekin ere zerikusia duena, emakumearen munduarekin, euskararen munduarekin eta, azken batean, soilik kirola izan behar ez duen begirada batekin zerikusia dutenak”. Gaineratu duenez, "Borjak, Real Unioneko jokalaria izateaz gain, begirada didaktiko, hezitzaile eta global hori ematen du, klubaren egiturara kutsatzeko, baina baita familietara ere. Gurasoek beren seme-alabak hona ekartzen dituztenean, futbolari gisa ikusteaz gain, hemen egiten duten joan-etorriak izaera eratzeko balio behar die. Nik beti hartu izan dut futbola balio positiboak garatzeko tresnatzat. Klub gisa ibilbide horretan tresnak emateko betebeharra eta erantzukizuna dugula uste dut".

Azkenik, Borja Abadek “futbolariaren atzean dagoen kirolariarengan eta pertsonarengan”jarriko dutela arreta azpimarratu zuen. “Klubaren balioak zein diren ondo identifikatu behar ditugu, oso ezaguna den nortasuna sortu behar dugu, kirolariek, entrenatzaileek eta Real Unionera etortzea aukeratzen duten familiek oso argi izan ditzaten balio horiek, hiru zutabe nagusi izango baitira, konpromisoa, errespetua eta familia”. Gaineratu duenez, “futbolaren bidez bizitzarako konpetentziak garatzen saiatuko gara. Badakigu kirolari horietako askok ez dutela ziurrenik lehen taldean bukatuko, baina jakin behar dute zein den Real Unionetik igaro izanak ematen dien aldea".

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika