REAL UNIONEK PORROT MINGARRIA JASO ZUEN LAS GAUNAS-EN
Futbola

REAL UNIONEK PORROT MINGARRIA JASO ZUEN LAS GAUNAS-EN

UD Logroñes-ek 87. minutuan sartu zuen gola eta horrela, jardunaldiko hiru puntuak eskuratu zituen

Real Unionek porrot mingarria jaso zuen atzo Las Gaunas zelaian, UD Logroñes taldearen kontrako partiduan. Txuribeltzek aukerak izan bazituzten ere, ezin izan zuten golik sartu. Aurkariak aldiz, neurketa bukatzeko hiru minutu gelditzen zirenean, baloia sarera sartu, eta garaipena eskuratu zuen, jardunaldiko puntuak bereganatuta.

Etxeko taldea saiatu zen lehenbizi markagailuan aitzina hartzen. Menudok egin zuen jaurtiketa, nahiz eta Irazustak ondo gelditu zuen baloia. 16. minutuan berriz, Nacho Sanchezek izan zuen aukera, baina bere saiakera gora joan zen. 40. minutuan, jokalari bera saiatu zen markagailua bereganatzen, baina jaurtiketa hau ere gurutzatuegia joan zitzaion. Horrela, atsedenaldira hutsean berdinduta iritsi ziren bi taldeak.

Bigarren zatia ere bide beretsutik joan zen. Lehen abagunea UD Logroñes-ena izan zen, baina hauek ez zuten atean asmatu. Bortz minutu beranduago, berriz ere saiatu ziren, baina orduan Irazustak kornerrera bidali zuen Doncelek egindako jaurtiketa. Hurrengo jokaldian berriz, Nacho Sanchezek izan zuen gola sartzeko aukera kontraeraso batean. Saiakera hau ere atezain aurkariak deuseztatu zuen. Bortz minutura, Sanchezek berriz ere, emaitza euren alde jartzeko saiakera egin zuen, baina atezainaren aitzinean zegoenean, epaileak falta adierazi zuen zelai erdian. Horrela, Real Union bere aukerarik gabe gelditu zen eta garaipena erraztu zion UD Logroñes-i. 87. minutuan, Rufok sartu zuen baloia sarera eta horrela, garaipena eskuratu zuten etxekoek.

Hiru puntuak galduta, Real Unioni zaildu egin zaio maila mantentzeko lana. Sailkapeneko 17. postuan kokatu da orain talde irundarra, 34 punturekin. Horrela, datorren asteburuan, larunbatean (apirilaren 22an) zehazki, Bilbao Athletic taldea jasoko du talde txuribeltzak Galen, 19:00etatik aitzinera.

(Argazkia: UD Logroñes)

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”
Futbola

FRAN JUSTO: “ETXEAN INDARTSUAK GARA ETA PARTIDU ONA EGIN BEHAR DUGU”

Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean

Real Union ere...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika