REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN CORNELLÀREN AITZINEAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN CORNELLÀREN AITZINEAN

Txuribeltzek markagailua berdindu zuten lehen zatiaren bukaeran, baina etxekoek emaitza bereganatu zuten azken 45 minutuetan

Real Unionek porrota jaso zuen Cornellàren aitzinean pasa den larunbat arratsaldean. 3-1eko markagailuarekin galdu zuen Fran Justoren taldeak eta punturik batu gabe bueltatu zen Irunera. Etxean duten indarra ezin izan zuten kanpoan zelairatu eta helburu horrekin lanean segitu beharko dute orain.

Lehen zatia hasi eta zazpigarren minutuan izan zuen Real Unionek lehen aukera. Alain Oyarzunek alboko falta bat atera zuen, baina aurkarien atezainak ongi gelditu zuen jaurtiketa. 25. minutuan berriz, epaileak Eimilek atezainari falta egin ziola erabaki zuen eta beraz, penaltia izan zen etxekoen alde. Canariok, orduan, aukera aprobetxatu eta lehen gola sartu zuen. Fran Justoren taldea saiatu zen partidua berdintzen eta horretarako zenbait aukera izan zituen. Lehen bitan ez zuen atean asmatu, baina hirugarrenean ailegatu zen euren gola. 39. minutuan, Cerdák sartu zuen gola eta neurketa berdinduta iritsi zen atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran, txuribeltzek bertze bi aukera izan zituzten aitzinetik jartzeko, baina bietan ere etxekoen atezainak ongi gelditu zituen jaurtiketak. 72. minutuan aldiz, berriz ere penalti batean bidez, Canariok bereganatu zuen markagailua eta 2-1ekoa ezarri zuen. Hori gutti balitz, 83. minutuan, hirugarrena eta azkena sartu zuen Cornellàk, oraingo honetan Gonpiren eskutik.

Horrela, hiru puntuak Katalunian utzita, Real Union zortzigarren postuan dago orain sailkapenean, 19 punturekin, eta Cornellà bira hurbildu da, 17rekin. Larunbat honetan berriz, azaroaren 18an, etxean jasoko du Fran Justoren taldeak Nàstic de Tarragona, 18:00etan.

(Argazkia: UE Cornellà)

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika