Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
15 Api, 2024
Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek
Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas zelaian, Sestao River taldearen kontra. Neurketa berdintzea lortu zuen talde txuribeltzak, baina bigarren zatian maldan gora jarri zitzaion partidua, eta aurkariak penaltiz sartutako bi golek erabaki zuten garaipena.
Talde txuribeltzak izan zituen markagailuan aitzina hartzeko lehen bi aukerak. Ordu erdia ailegatu baino lehen, Escobarrek ez zuen jaurtiketa asmatu eta 33. minutuan berriz, Solis izan zen baloia atera bidali zuena, nahiz eta Sestaoko atezainak geldiketa egin. Atsedenaldia baino lehen aldiz, etxekoek aprobetxatu zuten lehen gola sartzeko aukera. Leandrok sartu zuen gola eta 1-0ekoarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.
Bigarren zatia hasi eta berehala Cerdák markagailua berdindu zuen, eta itxaropena eman zion Fran Justoren taldeari. Neurketa horrela bukatuko zela uste zutenean ordea, bi penalti aprobetxatu zituzten aurkariak. 73. minutuan, Leandrok sartu zuen berriz ere gola penaltiz eta 80. minutuan, Sanzek egin zuen gauza bera. Azken bi minutuetan, Cordobak izan zuen bigarren gola sartzeko aukera, baina baloiak zutoinean jo zuen.
Hiru puntuak Las Llanas zelaian utzita, Unionistas de Salamanca jasoko du Real Unionek heldu den igandean, apirilaren 21ean, 18:00etan Stadium Galen.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...