REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN SANSEREN AURKA
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN SANSEREN AURKA

Txuribeltzek 0-1eko markagailuarekin galdu zuten U.D. San Sebastian de los Reyes taldearen aurrean

Real Unionek larunbat arratsaldean jokatu zuen denboraldiko 28. jardunaldia Stadium Galen. Oraingo honetan, U.D. San Sebastian de los Reyes jasotzea egokitzen zitzaion eta 0-1eko markagailuarekin amaitu zuten neurketa. Etxeko taldea ongi aritu zen, baina ez izan zituen aukerak errematatu.

Lehenengo zatia hasi eta sei minutuetara Real Unionen lehendabiziko aukera etorri zen. Temenuzhkov saiatu zen, baina ez zuen lortu baloia sarera sartzea. Hala ere, ez zituen besoak jaso eta hamaika minutu beranduago, berriz ere saiatu zen markagailua irundarren alde jartzen. Orduan ere ezin izan zuen errematatu. 19. minutuan, aurkariak izan zuen aurretik jartzeko aukera, baina Irazustak bertan behera utzi zuen saiakera geldiketa batekin. Honen ondoren, etxekoak hirugarren aukera izan zuten, berriz ere bulgariarraren eskutik, baina atezainak ere bere lana egin eta gola sahiestu zuen. Lehen zatia amaitu aurretik, lehendabiziko zatiko azken aukera izan zuen Real Unionek. Barbuk urrutitik jaurti zuen baloia, baina orduan ere Sanseko atezainak baloia gelditu zuen.

Bigarren zatia ere ildo beretik hasi zen. 50. minutuan Temenuzhkov eguneko protagonistak egin zuen hurrengo saiakera, baina Bañuzek kornerrera desbideratu zuen baloia. Bederatzi minutu beranduago, Mario Capeletek bota zuen baloia sarera, baina gora joan zitzaion. 64. minutuan berriz, Sanseren aukera etorri zen eta hauek errematatzea lortu zuten. Arturok buruz egin zuen jaurtiketa eta gola eskuratu zuen, 0-1eko markagailua ezarriz. Real Union, hortik aurrera, berdinketaren bila joan zen baina ezin izan zuen hau lortu. Sansek jakin zuen markagailua bere alde mantentzen eta azkenean, hiru puntuak eskuratu zituen.

Txuribeltzen hurrengo neurketa ostiral honetan izango da, CD Badajoz taldearen aurka. Partidua Nueva Vivero zelaian jokatuko da, gaueko 21etan.

(Argazkia: Haimar Marcos)

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika