REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN LUGOREN KONTRAKO PARTIDUAN
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT ATERA ZUEN LUGOREN KONTRAKO PARTIDUAN

Hutsera berdindu zuten bi taldeek, azken aldian Real Unionek egin duen partidu onenean

Real Unionek hutsera berdindu zuen Lugoren kontra, Stadium Galen, pasa den larunbat arratsaldean. Golik ez zen egon, baina talde txuribeltzak bere onena eman zuen 90 minutuetan eta azken aldian erakutsi zuten jokorik onena ere zelairatu zuen. Aurkariak ez zuen ia abagunerik sortu eta beraz, jardunaldiko puntuak banatu zituzten bi taldeek artean.

Lehen minutuetan Lugok arriskua sortzeko aukera izan zuen, Real Unionek area barruan jokatuta. Hala ere, ordu erditik aitzinera, etxekoek bere nagusitasuna erakutsi eta beren lekua hartu zuten Galen. 39. minutuan, lehen abagunea sortu zuen Cordobak, baina gora joan zen area kanpotik egindako jaurtiketak.

Bigarren zatian, irundarrak saiatu ziren markagailua euren alde jartzen eta Oyarzun izan zen protagonista. 66. minutuan gola sartzeko zorian izan zen, baina Lucas Lugoko atezainak geldiketa ona egin eta baloia kornerrera bidali zuen. 73. Minutuan ere, Escobarrek ezkerrarekin jaurtiketa gurutzatua egin eta berriz ere atera bidali zuen, baina prest egon zen aurkariaren atezaina aukera hori gelditzeko.

Horrela, Real Unionek garaipena merezi bazuen ere, hutsean gelditu ziren bi taldeen markagailuak eta puntu bat atera zuten jardunalditik. Honen ondotik, heldu den larunbatean (otsailaren 10ean) Gimnastic de Tarragona bisitatuko du Real Unionek, arratsaldeko 16:00etan.

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika