Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
19 Ots, 2024
Solísen golari esker, Real Unionek puntuak banatu zituen Celta Fortunarekin
Real Unionek bana berdindua bukatu zuen atzo eguerdian, Galen, Celta Fortunaren kontra jokatutako partiduan. Golik gabeko lehen zatia jokatu ondotik, bigarrenean ailegatu zen galiziarren gola. Hala ere, etxekoek ez zuten amore eman eta berdinketa eskuratu zuten luzapenean, Solísek sartutako gol bati esker.
Aukera guttiko lehen zatia jokatu zuten Real Unionek eta Celta Fortunak Stadium Galen igande eguerdian. Lehen abagunea etxekoena izan zen, baina aurkarien atezainak geldiketa ona egin zuen. Neurketaren norabidea aldatu zen orduan, Unai Agirre atezainak kolpe bat jaso zuenean eta zelaitik atera behar izan zenean. Charly Perezek egin zuen debuta orduan. Hurrengo jokaldian galiziarrek izan zuten eskura gola, baina etxekoek ongi gelditu zuten aukera. Luzapenean berriz ere, Celtak izan zuen markagailua bere alde jartzeko abagunea, baina zutoinean jo zuen baloi honek.
Golik gabeko lehen zatiaren ondotik, bigarrena hasi zuten bi taldeek. 75. minutuan azkenik, lehen gola ailegatu zen Galera. Celta Fortunato Javi Rodriguezek lortu zuen, jaurtiketa gurutzatu batekin, eta kolpe latza izan zen hau Real Unionentzat. Edonola ere, besoak jeitsi gabe segitu zuten lanean Iñigo Idiakezen mutilek eta luzapenean neurketa berdintzea lortu zuten. Solísek sartu zuen, eta puntuak bi taldeen artean banatzea eragin zuen.
Heldu den asteburuan, otsailaren 24an zehazki, CE Sabadell bisitatuko du talde txuribeltzak, Nova Creu Alta zelaian, 16:00etan.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...