Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
15 Urt, 2024
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen Fuenlabradaren kontra, eta garrantzizko puntu bat poltsikoratu zuen
Real Unionek hutsera berdindu zuen atzo eguerdian Fuenlabradaren kontra, denboraldiko lehen itzuliko azken partiduan. Garaipenik ez zuen lortu Iñigo Idiakezen taldeak, baina golik jaso ere ez. Horrela, puntu bat gehiago batu zuen sailkapenera, eta orain bigarren itzuliaren atarian, 15 ditu guztira.
Lehen zatian Fuenlabradaren nagusitasuna ikusi zen Fernando Torres zelaian. Hala ere, izan zituzten abaguneak ezin izan zituzten errematatu eta markagailua hutsean eduki zuten atsedenaldia ailegatu zenean. Unai Agirre izan zen madrildarren bigarren aukeran gola ekidin zuena, hain zuzen. Bertzalde, Real Unionek ere pare bat aukera izan zituen aitzina hartzeko, baina saiakerak hauek ere talde aurkariko atezainak ongi gelditu zituen.
Bigarren zatian, protagonismo gehiago lortu zuen talde txuribeltzak zelaian, eta 60. minutuan aukera garbi bat eduki zuen garaipena lortzeko. Edonola ere, Alainek ateratako falta eta Riverok errematatutako, azken honek eskuarekin ukitu zuela erabaki zuen epaileak eta beraz, neurketa bukaera ailegatu zenean, bi taldeak ere hutsera utzi zuten markagailua.
Puntu bat gehiago batuta, 25 ditu orain Real Unionek, denboraldiko lehen itzulia bukatuta. Bigarren itzuliari berriz, heldu den igandean, urtarrilaren 21ean, hasiera emanen diote etxean. Arenteiro jasoko dute orduan, 12:00etatik aitzinera.
(Argazkia: CF Fuenlabrada)
Adidas markarekin jantziko dira jokalariak eta Futbol Emotion taldeak egindako diseinuarekin
Real Union Klubak 2024/25 denboraldiko jantziak...
Ekainaren 8an, larunbatean, ospatuko da eta guztira zortzi taldeek hartuko dute parte
Real Union Klubak Enpresen arteko III. Torneoa antolatu du...
Zelai erdian aritzen zen jokalaria utzita etorri zen Irunera UD Levantetik pasa den udan
Real Union Klubak jakitera eman duenez, Alex Cerda bere...
Klub txuribeltzak euren profesionaltasuna eskertu nahi izan die jokalariei eta zorte ona opa etorkizunean
Carlos Beitia eta Julio Martinez Escorcia...
45 urtetik goitiko taldea txapeldun izan zen eta +55 eta +35 mailatako taldeak berriz, txapeldunorde
Real Uniongo Beteranoak Donosti Masters Cup...