REAL UNIONEK PUNTU BAT GEHIAGO BATU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT GEHIAGO BATU ZUEN SAILKAPENEAN

Talde txuribeltzak markagailua berdintzea lortu zuen partiduaren azken bost minutuetan

Real Unionek bina berdinduta bukatu zuen pasa den larunbatean, etxean, Intercityren kontra jokatutako neurketan. Aurretik jarri ziren markagailuan etxekoak, lehen ordu laurdenean Bravok sartutako gol batekin. Hala ere, Intercityk emaitza irauli egin zuen bigarren zatian. Real Unionek erritmoa gutxitu zuen, baina azken bost minutuetan gai izan zen neurketa berdintzeko eta jardunaldiko puntuak banatzeko.

Norgehiagoka hasi eta 15. minutuan aitzindu zen David Movillaren taldea. Aramburuk erdiraketa egin eta Bravok sartu zuen baloia sarera. Markagailuan aurretik jarri zen Real Union, baina indarrak gutxitu egin zituen atsedenaldira bitarte. Minutu horietan gehiago izan zen Intercity eta baloiaren jabetza eduki zuen. Hala ere, ez zen gai izan aukerarik sortzeko eta 1-0ekoarekin iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira.

Bigarren zatian berriz, talde bisitariak markagailua irauli zuen. 47. minutuan, Bellottik gola sartu eta berdinketa eskuratu zuen. Talde txuribeltzak zenbait aukera izan zituen hurrengo minutuetan, Bravoren eta Santosen eskutik, baina Herrerak ongi gelditu egin zituen baloiak. 75. minutuan berriz, talde bisitariak markagailua iraultzeko aukera aprobetxatu zuen. Guillemek gola sartu zuen eta beraz, 1-2koa ezarri zuen Intercityren alde. Besoak jeitsi beharrean, Real Unionek indarra hartu eta jokatzen jarraitu zuen berdinketa lortu arte. 85. minutuan, Seguinek sartu zuen baloia sarera eta bina berdindu zuen emaitza.

Sailkapenera garrantzitsua izan daitekeen puntua batu zuen Real Unionek larunbateko jardunaldiaren bukaeran. Honen ondotik, datorren asteburuan, talde txuribeltzak Sanse bisitatu beharko du Reale Arenan, larunbatean (otsailaren 11n) 19:00etan.

(Argazkia: Aimar Lasa)

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika