Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
17 Urr, 2022
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen markagailua Real Murciaren kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen atzo Real Murciaren kontra jokatutako partiduan. Azken minutuan talde txuribeltzak garaipena eskuratzeko aukera izan bazuen ere, ezin izan zuen neurketa arrakastaz itxi eta golik gabeko jardunaldi bati bukaera eman zion horrela. Hala ere, irundarrak sailkapenean puntu bat gehiagorekin iritsi dira etxera bueltan.
Talde txuribeltza bosteko marrarekin aritu zen defentsan atzoko neurketan. Aurkaria zein zen eta irundarren bajak kontuan hartuta, Aitor Zulaikak jokoa aldatu eta marrazki desberdinarekin zelairatu zuen bere taldea. Neurketaren hasieratik etxekoak nagusi izan ziren eta beraiek izan zituzten gola sartzeko aukerak. Lehenengoa 25. minutuan izan zen, Galindok area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Sei minutu beranduago, Zeidan saiatu zen, baina ez zuen asmatu. 38. minutuan aldiz, Dani Vegak bota zuen baloia atera eta Irazustak gelditu zuen. Azkenik, atsedenaldira iristeko bost minutu falta zirenean, Zeidanek jaurtiketa gurutzatu bat egin zuen, baina ez zuen arrakastarik eduki.
Bigarren zatian indar gehiago erakutsi zuen Real Unionek eta abagune gehiago sortu zituen markagailuan aurreratzeko. 63. minutuan Sanchezek erdiraketa egin eta Santosek buruz errematatu nahi izan zuen, baina zutoinera bidali zuen baloia. Aldaratzean, Bravori gora joan zitzaion jaurtiketa. Lau minutu beranduago gainera, talde irundarra Chema Nuñez gabe geratu zen, bigarren txartel horia atera baitzion epaileak. Horrela, txuribeltzek ahaleginetan jarraitu zuten, Real Murciaren saiakerak deuseztatuz. Neurketaren azken minutuetan ordea, talde bisitariak garaipena eskuratzeko aukera izan zuen, baina Nacho Sanchezen erremateak zutoinean jo zuen berriz ere, etxeko atezainak baloia ukitu ondotik. Aldaratzean berriz ere, ez zuen arrakastarik eduki Sanchezek.
Hutseko markagailuarekin, Real Unionek puntu bat gehiago batu zuen sailkapenean, eta orain bederatzi ditu guztira. Hurrengo jardunaldian Sanse jasoko du Stadium Galen, baina horren aitzinetik, asteazken honetan, Federazio Kopako finalerdia jokatuko du CD Areinteroren kontra O Carballiñon.
(Argazkia: Real Murcia)
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...