Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
30 Urt, 2024
Etxekoek ireki zuten markagailua, baina zarauztarrek emaitza irauli eta puntuak eraman zituzten
Real Unión Roca: Oihan Fernández; Arteaga (Ander Fernández, 66. min.), Gordo, Cabo, Martínez-Barranco; Letamendia, Sánchez (Herrero, 84. min.), Delpuerto (Sainte-Rose, 72. min.), Dolado, Tellechea (Poirier, 45. min.); Ortiz (Palenzuela, 72. min.).
Zarautz KE: Adrián Fernández de Casadevante; Azcue, Aldaburu, Manterola, Aizpurua (Águila, 45. min.); Andreano (Garrastazu, 67. min.), Iñigo Fernández de Casadevante, Irigoien, Gastañares, Odriozola; Peñagaricano (Cortés, 76. min.) (Oyanguren, 81. min.).
Emaitza (3-4): 1-0, Delpuerto (9. min.); 1-1, Manterola (17. min.); 1-2, Gordo, bere atean (23. min.); 1-3, Iñigo Fernández de Casadevante (59. min.); 1-4, Iñigo Fernández de Cas (65. min.); 2-4, Ortiz (72. min.); 3-4, Dolado (75. min.).
Epailea: Alejandro Beristain Zurro. Txartel horia atera die Gordori (30. min.), Arteagari (32. min.), Tellecheari (45. min.), Ortizi (69. min.), Poirieri (86. min.) eta Sainte-Roseri (90. min.) Real Unión Roca taldean eta Aizpuruari (36. min.), Gastañaresi (39. Min.) eta Cortési (79. min.) Zarautz KE taldean. Real Unión Rocaren entrenatzaile Carlos Garcíari (55. min.) eta bigarren entrenatzaile Aníbal Martínezi (77. min.) ere txartel horia atera die.
Bestelakorik: Gizonezko Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko ligako 19. jardunaldia. Galeko anexoa. 300 ikusle inguru.
Real Unionek Zarautzen kontra 3-4 galdu zuen pasa den larunbatean Stadium Galeko anexoan. Markagailua irekitzen lehena etxeko taldea izan zen, bederatzigarren minutuan Delpuertoren eskutik. Hortik aitzinera, Zarautzek emaitza irauli eta euren alde jarri zuten partidua, Aizpuruaren (17. min.), Gordo bere atean (23. min.) eta Iñigo Fernández de Casadevanteren (59. min. eta 65. min.) golei esker.
Txuribeltzak saiatu ziren honi buelta ematen eta partidua berdintzen eta bertze bi gol sartzeko aukerak aprobetxatu zituzten, Ortizen (72. min.) eta Doladok (75. min.) eskutik. Hala ere, ez zen nahikoa izan puntuak eskuratzeko eta Zarautzek eraman zuen garaipena etxera.
Honen ondotik, irundarrek 27 puntu batu dituzte sailkapenera eta zortzigarren postuan sailkatu ziren. Heldu den asteburuan Urola bisitatuko dute Carlos Garciaren mutilek.
(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...