Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
03 Mar, 2023
Talde txuribeltza garaipenaren beharretan dago, sailkapeneko jeitsiera postuak sahiestu nahi baditu
Real Unionek CE Sabadell taldea jasoko du igande honetan, martxoaren 5ean, Stadium Galen (12:00). Neurketa erabakigarria izanen da, zuzenean garaipenaren bila joanen baitira bi taldeak ere. Izan ere, irundarrek eta kataluniarrek sailkapeneko jeitsiera postuak hurbil dituzte eta, horiek sahiesteko, puntuen beharretan daude.
“Neurketa guztiak dira garrantzitsuak”, David Movillaren hitzetan, baina igandekoa bereziki. “Sabadell, gurekin batera, taularen behekaldean dagoen taldea da, baina edozein momentutan irabaz dezakeen moduan, galdu ere egin dezake”, dio entrenatzaileak. Hala ere, argi dute txuribeltzek garaitzeko aurkari zaila izanen dela: “Sabadell garaitzeko gai izan ginen, baina orain talde sendoago bat du, fixaje onak egin baititu. Hutsuneak aurkitzea zaila izanen da, kalitate eta gaitasun handia duen taldea delako”.
Hala ere, prestatzailea konbentzitua dago Real Unionek “emateko asko duela eta emanen duela”, eta horretarako, bera izanen dela taldeari “errendimendua erraztuko eta hobetuko diona”. Ez da erraza izanen ordea, izan ere, talde txuribeltzak denboraldi osoan zehar izan duen arazo berbera izaten segitzen du: lesioak. Edonola ere, alderdi honek “baldintzatu” egiten dituela argi du Movillak, baina ez duela emaitza erabakitzen.
Horregatik, ahal duten guztia ematera aterako dira igandean Galera Real Uniongo jokalariak. Garaipena beharrezkoa dute eta puntuak batzea eurentzat lasaigarria izanen litzateke, gelditzen diren denboraldiko neurketei bertze jarrera batekin aurre egiteko.
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...