Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
24 Ots, 2023
David Movillaren erranetan, talde txuribeltzak neurketa sendo bat egin behar du garaipena eskuratzeko
Real Unionek SD Logroñes taldea bisitatuko du Las Gaunas zelaian igande honetan, otsailaren 26an, arratsaldeko 16:00etan. Azken jardunaldiko garaipenaren ostean, indarrez ekinen dio talde txuribeltzak partidu berri honi. Hala ere, aurkari gogorra izanen du aitzinean David Movillaren taldeak eta berak argitu duen moduan, “neurketa sendo bat” egin beharko dute bisitariek puntuak Irunera ekartzeko.
Taldeak betiko modu berean entrenatu duela azaldu du David Movillak. Izan ere, Real Unionen bertute bat “emozionalki egonkorra” dela erran du prestatzaileak eta horregatik, ez porrotek ezta garaipenek ere, ez dute euren astetarteko lana baldintzatzen.
Hala ere, SD Logroñes taldeari ongi begiratu diote txuribeltzek. Errioxarrek “urteak daramatzate lana ongi egiten”, Movillak erran duen moduan, eta “urtetik urtera berregiten den taldea da”. Jokalari berriak “ongi optimizatuta” daudela ere jakinarazi du entrenatzaileak eta “errendimendu ona dutela”. Horregatik beragatik, Real Unionek, nahiz eta euren jokoa ongi ikasi, badaki “aukera ezberdinak planteatuko dituztela igandean zelaian, talde irundarraren joko zein den kontuan hartuta”.
David Movillak azaldu du gakoetako bat atea hutsean uztea izanen dela: “Atea hutsean utzi dugun guztietan irabazi egin dugu. Neurketa sendo bat egin behar dugu”. Ez da erraza izanen alegia, talde ona izanen dutelako aitzinean. Real Unionek “aurkariaren erasorako gaitasuna gelditu” beharko duela ere argitu du Movillak, eta horrekin guztiarekin puntuak batzeko aukera izan dezakeela.
Talde txuribeltzak hutsera berdindu zuen etxean Cultural y Deportiva Leonesa taldearen kontra
Real Unionek hutsera berdindu zuen, pasa den...
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...