18 Ots, 2022
Irundarrek larunbat honetan SD Logroñes taldearen aurka arituko dira etxean, arratsaldeko 19etan
Real Unionek larunbat honetan etxean jokatuko du denboraldiko 24. jardunaldia, oraingo honetan, SD Logroñes taldearen aurka. Talde hau sailkapeneko hamaikagarren postuan dago, Real Unionetik lau puntuetara, baina Aitor Zulaika entrenatzailearen iritziz, Galek “2022ko liderra” jasoko du bihar arratsaldeko 19etan.
Prestatzaileak biharko neurketa “beste partidu zail bat” bezala deskribatu du. Izan ere, talde errioxarrak, “azken bost jardunaldietan gol bakar bat jaso du” aurkarien aldetik. Azpeitiarrak aipatu duen moduan, “zerbait ondo egiten ari direnaren seinale” da hau. Gainera, Zulaikak taldearen joko ona azpimarratu nahi izan du prentsaren aurrean: “Talde oso on bat da, joko oso ona duena eta entrenatzaile on batekin. Deportivoren atzetik, aurkariari korri gehien eginarazten dion taldea da. Joku maila oso ona dute baloiarekin, ni oso identifikatua sentitzen naiz beraiek egiten duten jokoarekin”.
Real Unioneko entrenatzaileak bere taldeko jokalarien inguruan ere ondo mintzatu da: “Maila handia ematen ari dira. Gure helburua etxean eta etxetik kanpo hobetzea da. Azken partiduak onak izan dira, entrenamenduak ere onak dira eta Covid eta lesioetaz ongi errekuperatzen ari gara. Jokoan gustora gaude, baina gustorago egon nahi dugu”.
Indar horrekin, beraz, aterako dira bihar txuribeltzak zelaira arratsaldeko 19etan, SD Logroñes taldearen aurka neurtzeko asmoarekin.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...