REAL UNIONEK UNIONISTAS SALAMANCA-REN AURKA BERDINDU ZUEN
Futbola

REAL UNIONEK UNIONISTAS SALAMANCA-REN AURKA BERDINDU ZUEN

Stadium Galen jokatutako partidua bana amaitu zen, irundarrek puntu bat gehiago lortuz

Pasa den larunbatean, azaroaren 13an, Real Unionek etxean jokatu zuen hamabigarren jardunaldia Unionistas Salamancaren aurka. Neurketa 1-1 markagailuarekin amaitu zen, eta irundarrek sailkapenean puntu bat gehiago edukitzea lortu zuten. Bi taldeentzat “partidu oso gogorra” izan zela aipatu zuen Aitor Zulaika entrenatzaileak, izan ere, azken minutuetara arte ez zuten ez batak ez besteak gola sartzeko aukerarik izan.

Bigarren zatian erabaki zen jardunaldiko emaitza, 81. minutuan hain zuzen ere. Lehenagotik, 73. minutuan, Unionistas Salamancak aurretik jartzea lortu zuen, Fernandezek penaltiz botatako jaurtiketa ate barrura sartu eta gero. Real Unionek orduan, partidua galdua zuela pentsatu beharrean, kontran zuen emaitzari aurre egin eta zortzi minutu beranduago Beobidek gola sartzeko aukera aprobetxatu zuen, markagailua berdinduz.

Zulaikak neurketa eta gero esan zuen moduan, lortutako “puntua baliagarria da taldeak erakutsi duelako beste talde on baten aurka gai dela etxean puntuak ateratzeko”. Gainera, arratsaldean jokalariek egindako lana goraipatu zuen: “Erakutsi dute kontran etorri zaizkigun jokaldi guztiei aurre egiteko gai direla. 0-1 markagailuarekin ez gara urduri jarri eta horrek lagundu digu berdinketa lortzeko. Denei zoriondu nahi diet aste guztiarengatik, lehendabiziko 20 minutuak kenduta, beste guztiak oso ondo ibili direlako”.

Beobidek ere lortutako puntuari behar duen garrantzia eman behar zitzaiola esan zuen: “Beraiek ere lan ona egin dute eta guk izan dugun erantzuna garrantzitsua izan da”. Jokalaria bera izan zen bere golarekin berdinketa lortu zuena eta horren harira “poza” sentitzen zuela onartu zuen: “Aspaldi ez nuela gola sartzen eta poza ematen dit. Txapelketa gogorra da, baina polita. Lehiatzeko gogoekin gaude, astetik astera gogotsu entrenatzen eta horrela jarraitzen badugu, emaitza onak lortuko ditugu”.

Hurrengo hitzordua, kanpoan izango dute irundarrek SD Logroñes taldearen aurka. Las Gaunas zelaian arituko dira bi taldeak, igandean arratsaldeko 17etan.


FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika