Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
02 Mar, 2022
Atzeratu behar izan zen denboraldiko 21. jardunaldi hau gaur ospatuko da arratsaldeko 19etan
Real Unionek gaur jasoko du Valladolid Promesas Stadium Galen. Partida hau, urtarrila bukaeran jokatu beharreko jardunaldia zen baina momentu hartan, Covid zela eta, atzeratu behar izan zuten eta beraz, gaur ospatuko da arratsaldeko 19etatik aurrera.
Irundarrek aurreko asteburuan Racing-en aurka 4-1 galdu ostean, jardunaldi berri bati ekin beharko diote gaur. Oraingo honetan, Valladolid Promesas taldearen aurka arituko dira. Aitor Zulaikak atzoko prentsaurrekoan aipatu zuen moduan, etxeko taldeak ez du denbora gehiegirik izan neurketa hau prestatzeko, baina hala ere zelaian ahalik eta maila onena erakutsiko dutela onartu zuen: “Niri partidak denboraz prestatzea gustatzen zaizkit, aurkaria ondo aztertuz. Baina ohi baino entrenamendu gutxiagoekin aurre egin beharko diogu honi, eta berme guztiekin egingo dugu”.
Aurkariaren inguruan, “baloiarekin baliabide asko eta erritmo bizia” duen taldea dela azpimarratu zuen. Nahiz eta Valladolid ez dagoen sailkapeneko goiko postuetan, honek ez duela neurketaren emaitzan eraginik izango esan zuen Zulaikak, eta horregatik beragatik, etxekoak ezingo direla lasaitu: “Lehenik eta behin talde guztiei errespetu osoa izan behar diegu, lehen edo azken postuan joan, maila berean gaudelako. Valladolid Promesas talde ona da, eta futbolean oso ondo jokatzen duen talde bat izango dugu aurrean”.
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...
Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak
Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...
Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan
Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...