22 Eka, 2022
Praderak, Elosegik, Ruizek, Bardajik, Elizondok, Temenuzhkovek, Barbuk eta Ezkurdiak ez dute Real Unionen jarraituko
Real Unionek atzo jakitera eman zuenez, Mikel Praderak, Gexan Elosegik, Erik Ruizek, Ander Bardajik, Anatz Elizondok, Kun Temenuzhkovek, Alejandro Barbudok eta Imanol Ezkurdiak ez dute taldean jarraituko datorren denboraldian.
Zortzi jokalari dira dagoeneko badakitenak ez dutela talde txuribeltzean jarraituko heldu den denboraldian. Real Unionek atzo argitaratu zuen albistea prentsa-ohar baten bidez. Horietatik lauk taldearekin kontratua aurten amaitzen dute eta ez dute, beraz, hau berrituko. Hau da, hain zuzen ere, Mikel Pradera, Gexan Elosegi, Erik Ruiz eta Ander Bardajiren kasua. Beste lauak, hala nola, Anatz Elizondo, Alejandro Barbudo, Dzhoshkun Temenuzhkov eta Imanol Ezkurdia, lagapen kontratuarekin zeuden Irungo klubean jokatzen eta hau ere amaierara iritsita, ez dute taldean jarraituko.
Real Unionek, prentsa-ohar berberaren bitartez, eskerrak eman nahi dizkie bere profesionaltasunagatik eta zorte ona opa nahi izan die beraien etorkizunean.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...