REAL UNIONEKO BETERANOAK FEAFV TXAPELKETAKO FINALERDIETAN
Futbola

REAL UNIONEKO BETERANOAK FEAFV TXAPELKETAKO FINALERDIETAN

Logroñon ospatu zen FEAFV Txapelketa Solidarioa eta Irungo taldeak finalerdietara iristea lortu zuen

Real Unioneko Beteranoek FEAFV Iparraldeko Txapelketa Solidarioan parte hartu zuten pasa den asteburuan. Lehiaketa Espainiako Futbolari Beteranoen Elkarteen Federazioak antolatu zuen, CD Logroñeseko Beteranoen Elkartearekin batera. Real Unionek txapelketa ona burutu zuen eta finalerdietara iristea lortu zuen, partidarik galdu gabe.

Guztira bederatzi talde izan ziren txapelketa lehiatzen. Real Unionez gain, Barakaldo CF, Sestao SC, Real Sporting de Gijon, CD Mirandes, CA Osasuna, Erreala, Real Sociedad Gimnastica eta CD Logroñes etxeko taldeek jokatu zuten. Larunbateko jardunaldian berriz, azken bi edizioetan txapeldun izan diren RC Deportivo eta RC Celta falta ziren, baita talderik sarituena izan den Athletic Club ere.

Irungo taldea Asier Diez, Iñaki Garcia, Cristian Navarro, Andoni Idarramendi, Mattin Irazoki, Ander Tubilla, Luis Laguardia, Javi Dominguez, Oscar Palenzuela, Denis Gonzalez, Avelino Bernardo, Alex Garcia, Gorka Felipe, Aitor Gomez eta Ivan Castrok osatu zuten.

Talde txuribeltzak Mirandes eta Gimnastica Torrelavega izan zituen lehen aurkariak. Lehen neurketan, 5-0eko markagailuarekin irabazi zioten Burgoseko taldeari, Irazokik, Dominguezek, Idarramendik eta Laguardiak sartutako golei esker. Bigarren partidan, Torrelavegaren kontra, Palenzuela izan zen protagonista eta berak sartutako golarekin, taldeak puntu bat irabazi eta finalerdietara pasatu zen.

Finalerdietan, etxeko taldearen kontra aritzea egokitu zitzaion Real Unioni. Irungo taldeak partida ona jokatu bazuen ere, berdinketan bukatu zen norgehiagoka eta penaltietan erabaki zen zein talde iritsiko zen final handira. Luzapen honetan, etxeko taldeak lortu zuen garaipena eta beraz, finalera pasatzeko txartela ere.

Finalean azkenik, CD Logroñes eta Erreala izan ziren aurrez aurre, eta talde donostiarrak eskuratu zuen garaipena jardunaldiaren bukaeran. Datorren larunbatean Txapelketako Fase Nazionala jokatuko da Valentzian eta finalean izan ziren bi talde hauek Iparraldea ordezkatuko dute bertan.

Real Unioneko Beteranoak, beraien aldetik, pozik itzuli ziren etxera txapelketaren ondotik. Izan ere, maila ona erakutsi zuten Logroñon eta gainera, 2018an eskuratutako posturik onena hobetzea ere lortu zuten.

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”
Futbola

FRAN JUSTO: “HEMENDIK AITZINERA PARTIDU GUZTIAK FINALAK IZANEN DIRA ETA EZIN DUGU DEUS ERE GORDE”

Real Unionek Unionistas de Salamanca jasoko du igandean, apirilaren 21ean, Galen 18:00etan

Real Unionek final baten moduko bertze partidu bat jokatu...

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN
Futbola

REAL UNION ROCAK HIRU PUNTUAK ESKURATU ZITUEN AZPEITIAN

1-3ko markagailuarekin txuribeltzek garaipena eskuratu zuten Garmendipen, Lagun Onak B taldearen kontra

CD Lagun Onak B: Madrazo; Arizmendi,...

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN
Futbola

REAL UNIONEK PORROTA JASO ZUEN LAS LLANAS ZELAIAN

Sestaok sartutako bi penaltiekin, 3-1eko emaitzarekin galdu zuen Real Unionek

Real Unionek porrota jaso zuen pasa den larunbatean Las Llanas...

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “GURE ONENA EMAN BEHAR DUGU, MODU PERFEKTUAN ARITZEKO ETA HIRU PUNTUAK ESKURATZEKO”

Real Unionek bihar bisitatuko du Sestao River (20:00), zalerik gabe jokatuko den neurketa ospatzeko

Real Unionek, pasa den asteburuko garaipena...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika