REAL UNIONEKO BETERANOEN ELKARTEAK CASER RESIDENCIAL TALDEAREKIN AKORDIO BAT SINATU DU
Futbola

REAL UNIONEKO BETERANOEN ELKARTEAK CASER RESIDENCIAL TALDEAREKIN AKORDIO BAT SINATU DU

Honen ondorioz, 2023an FEAFVren Erreminiszentzia Tailerrak eginen dira Irun eta Hondarribiako egoitzetan

Real Unioneko Beteranoen Elkarteak Caser Residencial taldearekin akordio bat sinatu berri du, eta honen ondorioz, urte honetan FEAFVren Erreminiszentzia Tailerrak eginen dira Caser taldeak Irun eta Hondarribian dituen egoitzetan.

Atzo eguerdian ospatu zen bi elkarte hauen arteko akordioaren sinadura eta bertan, Caser Residencial Anakako zuzendaria den Nerea Tizon eta Real Unioneko Beteranoen Elkarteko idazkaria den Jose Carlos Asensio izan ziren. Hauez gain, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioaren presidente Juan Mari Zorriqueta ere izan zen. Azken hau proiektu berri honen bultzatzaile nagusia da eta berak azaldu zuen moduan, Espainia osoan ia ehun tailer egin dira dagoeneko, futbolari ohi askoren inplikazioarekin.

Sinatu duten hitzarmen honi esker, bi tailer antolatuko dira 2023 urtean zehar. Lehena urtarriletik apirilera bitarte ospatuko da Anakan eta bigarrena, irailetik abendura Betharramen. Tailer hauetan adineko pertsonen oroimena estimulatzeko lanketa eginen da, futbolarekin lotutako iraganeko esperientziek ekartzen dizkieten oroitzapenen bidez. Jakinarazi zuten moduan, lanketa honek agerian uzten ditu bizipen hauek oso markaturik geratzen direla adineko pertsonen memorian eta euren patologia batzuen bilakaera atzeratzen laguntzen dutela ere ikusi dute.

Tailer hauetan dinamizatzaile gisa Real Unioneko jokalari ohiak arituko dira eta futbol munduan mito izandako zenbait pertsona ezagunen bisita ere aurreikusi dute. Hauetako bat Leire Landa nazioarteko irundarra izan daitekeela aurreratu zuten, izan ere, berarekin hitz egin dute dagoeneko eta prestutasuna erakutsi du.

Autonomia mailan, Real Unionen Beteraoen Elkartea Euskal Herriko hirugarrena da tailer hauek martxan jartzen dituena, Athletic-en eta Errealeren gibeletik. Alde horretatik, txuribeltzen elkarteak eskerrak eman nahi izan zizkion Michel Loinazi, Errealeko jokalari ohiari, eskaini dien laguntza eta irakaspenengatik.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika