09 Aza, 2022
Lehen fasean taldeak ez du neurketarik galdu eta orain bigarren fasea jokatuko dute
Real Unioneko Infantil Txikia taldeak dagoeneko ezagutu ditu bigarren fasean zeintzuk izanen diren bere aurkariak. Lehen faseko neurketa guztiak irabazi ondotik, Koldo Aranbururen taldea B multzoan egonen da Aretxabaleta KE, Urola KE, Danena KE, CD Behobia eta Burumendi FG taldeekin batera.
Infantil Txikiak denboraldi honetako lehen fasean jokatutako zazpi neurketak irabazi ditu, 38 gol sartuta eta bost soilik jasota. Orain, bigarren fasea jokatuko du taldeak eta dagoeneko multzoaren zozketa egina dute. Horren arabera, Real Union B multzoan egonen da Aretxabaleta KE, Urola KE, Danena KE, CD Behobia eta Burundi FG taldeekin batera.
Fase berri honetako lehen partidua larunbat honetan bertan jokatuko dute Infantil Txikiako mutilek. Galeko anexoan arituko da eta CD Bebohia jasoko dute bertan, azaroaren 12an, arratsaldeko 15:00etan.
Bederatzi multzo egonen dira guztira fase honetan eta behin neurketa guztiak jokatuta, multzo bakoitzeko bi talde onenak sailkatuko dira txapeldunen faserako. Hauei bost hirugarren onenak ere batuko zaizkie, eta denek sei taldeko hiru multzo eta bost taldeko laugarren bat osatuko dute. Horrela, maiatzaren 21ean multzoko lehenengoek finalerdiak jokatuko dituzte, zozketaz erabakiko den neurketa bakarreko jardunaldian. Finala maiatzaren 28an jokatuko da, aste bat beranduago.
Azken fase honetako hiru onenek, gainera, Euskadiko Txapelketa lehiatzeko sailkatuko dira. Txapelketa honetatik kanpo geratzen diren taldeak Gipuzkoako Kopa jokatuko dute bitartean. Azken lehiaketa hau jokatzen duten 23 taldeek eta bertze zortzi sailkatu onenek, Erreala tartean, datorren urteko Infantilen Ohorezko Maila osatuko dute.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...