Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
14 Eka, 2022
Kadeteen taldea ere hurrengo denboraldian Preferente mailan arituko da
Aurreko astean Gipuzkoako Futbol Federazioak jakinarazi zuenez, Real Unioneko Jubenilen Lehen Mailako taldea Jubenil Preferente Mailara igo da eta bertan arituko da hurrengo denboraldian. Gainera, Kadeteen Lehen Mailako taldea ere Preferente Mailarako igoera lortu du.
Luis Sanchezek eta Rafa Perezek entrenatzen duten Jubenil Mailako taldeak igoera fasea eskuratu du datorren urterako. Denboraldi honetan multzoko lehen postuan sailkatzea lortu zuen, 33 puntu batuz guztira. Jokatu dituzten 14 partidetatik, 11 irabazi zituzten eta hiru soilik galdu, 73 gol alde edukita eta 25 kontra.
Mailaz igotzeko fasea aldiz, bostgarren postuan amaitu zuen taldeak, 29 punturekin. Bigarren fase honetan jokatutako 18 neurketetatik, 9 irabazi zituzten, bi berdindu eta zazpi galdu. 62 gol sartu zituzten alde eta 45 jaso kontran.
Kadeteak ere Preferente Mailara
Jubenilez gain, Real Unioneko Kadeteak ere mailaz igotzeko txartela eskuratu dute. Gipuzkoako Futbol Federazioak baieztatu zuenez, hurrengo denboraldian txuribeltzak Kadeteen Preferente Mailan arituko dira.
Imanol Petronilhak eta Jokin Ercibengoak entrenatzen duten talde honek ere ligako bere multzoko lehendabiziko postuan amaitu zuen aurtengo denboraldia, 24 punturekin guztira. 14 partidetatik, 11 irabazi zituzten, bat berdindu eta bi galdu, 68 gol alde edukita eta 11 kontra.
Mailaz igotzeko fasean berriz, hirugarren sailkatu zen eta 29 puntu batu zituen taldeak. Hemen jokatu zituzten 18 neurketetatik, zortzi irabazi, bost berdindu eta beste bost galdu zituzten, 41 gol sartuz eta 31 kontra jasota.
Real Unioneko Administrazio Kontseiluak, prentsa-ohar baten bidez, bi taldeko jokalariak eta teknikariak zoriondu nahi izan ditu.
Real Unionek bihar, maiatzaren 4an, jasoko du Cultural y Deportiva Leonesa taldea (19:00), 1924ko Koparen garaipenaren mendeurrenean
Real Union ere...
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...