21 Ira, 2023
Orain arte 130 haurrek eman dute izena denboraldi honetan futbolean aritzeko
Real Unionetik jakinarazi dutenez, heldu den urriaren 2an hasiko da euren futbol eskola, 130 haurrekin momentuz. 2012an jaiotako haurren artean plazarik ez badago ere, bertze urteetan jaiotakoek oraindik badute aukera eskolan izena emateko.
Klub txuribeltzeko futbol eskolaren helburu nagusiak lau dira: futbolaren praktika ikasten joatea etapa guztietan; sormena, ilusioa eta gainditzeko espiritua sustatzea; talde lanaren garrantzia ulertzea eta baloratzea; eta erantzukizuneko, autodiziplinako, lankideekiko, aurkariarekiko, epaileekiko eta instalazioekiko errespetuzko ohiturak ikastea eta edukitzea.
2014an eta 2015ean jaiotako haurrek astelehenean izanen dute entrenamendua, 17:30etik 18:45era. 2012an eta 2013an jaiotakoak ere astelehenetan elkartuko dira, 18:45etik 20:00etara. 2012an jaiotakoen izen ematea bukatu da, plaza guztiak bete direlako dagoeneko, baina klubetik jakinarazi dutenez, bertze urteetan jaiotako haurrek oraindik aukera dute eskolan parte hartzeko. Izen-ematea online egin daiteke https://realunionclub.com/eu/eskola-futbola/ estekaren bidez. Informazio guztia ere hor dago eskuragarri.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...