“REAL UNIONEN HELBURUA MAILA BERRIAN KONTSOLIDATZEA IZAN BEHAR DU”
Futbola

“REAL UNIONEN HELBURUA MAILA BERRIAN KONTSOLIDATZEA IZAN BEHAR DU”

Gorka Etxeberriak, Real Unioneko kirol zuzendariak, merkatuaren itxieraren balantzea eta denboraldirako helburuaz mintzatu da gaur, baita Ekhi Bravo eta Guille Donosoren egoeraz ere.

Fitxaketak egiteko epea itxita eta 1.Federazio mailako denboraldi berria hasita, Real Unioneko kirol zuzendaria den Gorka Etxeberriak, sasoi berriko helburuak eta taldearen osaketaren ñabardurak adierazi nahi izan ditu. Oso argi, “Real Unionen denboraldiko helburua 1.Federazio mailan kontsolidatzea izan behar duela”, zehaztu du. “Partiduko puntu eta erdiko bataz bestekoa lortzea oso albiste ona litzatekeela” gaineratu du Etxeberriak.

Plantillari dagokionez, 27 urteko plantila osatu du Real Unionek. Osaketan lau helburu presente izan dituztela azaldu du Etxeberriak: “taldearen jarraipenaren eta kalitatean jauzi bat ematearen oreka bilatu dugu, tamaina handiko jokalariak nahi genituen geldikako jokaldiak hobe defendatzeko, ezker perfila gehiago potentziatu nahi genuen, baita erasorako jokoa ere”. Hori guztia kontuan izanik, Gorka Etxeberria “pozik” geratu da talde teknikoak osatu duen taldearekin. Real Unionek 23 jokalariz osatutako taldea izango du 2021-2022 denboraldi honetan, lehen taldeko 22-k eta harrobiko Iker Iza atezainak parte hartuko dute Aitor Zulaikaren planetan.

Bukatzeko, harrobiaren inguruan ere mintzatu da Etxeberria. Denboraldi-aurreko lagunartekoetan eta entrenamenduetan egin duten lanarekin eta harrobiko jokalarien partaidetza kopuruarekin- 10 futbolarik parte hartu dute guztira- “asebeteta” geratu da talde txuri-beltzaren kirol zuzendaria.

Ekhi Bravo eta Guille Donosoren egoerak. 

Plantilaren osaketan, Ekhi Bravoren eta Guille Donosoren izenak mahaigaineratu dira. Biak ala biak Real Unionen parte izaten jarraituko dute, baina denboraldi honetan ez dira txuri-beltzez jantziko. Ekhi Bravok lehen taldearekin entrenatzen jarraituko du eta guztiz osaturik dagoenean, beste maila bateko talde batera utzita bidaliko dute, “bertan futbolari bezala garatu eta konfidantza hartu dezan”. Bide beretik, klubak Guille Donoso fitxatu duela eta 3.Federazio mailan jokatzen duen Palentzia taldera utzita jokatuko duela iragarri du Etxeberriak. Bravorekin egin bezala, “etorkizunean jokalari baliagarria izango zaigula uste dugu; horregatik, 1+1 kontratua eskaini diogu”. Bada, bi jokalariak datorren denboraldian ehuneko ehunean osatzea eta Real Unionen jokatzea aurreikusten du talde teknikoak.

Merkatuko azken egun lasaia.  

Bart, gauerdian, jokalariak fitxatzeko azken eguna bete zen eta Real Unionek ez zuen azken uneko fitxaketarik egin. “Egun lasaia” izan zela, baina “merkatuari adi egon zirela” aitortu du Etxeberriak. Dena den, “pizgarririk eskainiko ez zukeen inor ekarriko ez zutela” argi zuten, bai Etxeberriak eta bai Aitor Zulaika teknikariak.  

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika