REAL UNIONEN KAPITAL-ZABALKUNTZA ABIAN DA
Futbola

REAL UNIONEN KAPITAL-ZABALKUNTZA ABIAN DA

(Argazkia: Real Union)

Uztailaren 21eko ez-ohiko Batzar Orokorrean adostu bezala, talde txuri-beltzaren kapital-gehikuntzaren prozesua abian da eta guztira 120.000 akzio berri aterako dira, indarrean dauden bete-behar berdinekin, 10 euroren prezioan.

Gaurko egunean, Real Unionek ohar bidez jakinarazi du uztailaren 21an ospatutako ez-ohiko Batzar Orokorrean adostutako 1,2 milioi euroko kapital-zabalkuntza jada abian dela. Orotara, 120.000 akzio berri aterako dira salmentara, aurretik zuten eskubide eta bete-behear berdinak dituztenak; hau da, 10 euroko prezioan.

Akzio berrien harpidetza izateko lehentasuna jada akziodunak direnek izango dute. Real Unionen oharra dioen arabera, “Hiru akzioekiko beste bi akzio berri izenpetu ahalko dituzte eta harpidetzarako lehentasun hau irailaren 13a arte luzatuko da hasierako epe batean”. Prozesu horri dagokionez, talde txuri-beltzak argitu du “epe horreetan bere eskubidea gauzatzen duten akzionistek, harpidetzerako momentuan, BBVAko IBAN ES71 0182 3160 1902 0163 0723 kontu korrontean akzioen prezioaren %50a ordaindu beharko dute. Gainerakoa bi epetan ordaindu beharko da: %25a Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta urte batera, eta falta den %25a iragarkia argitaratu eta bi urtera”.

Ez da osatu gabeko gehikuntza aurreikusten. 

Lehen epe hori igaro ondotik, aurreikusitako kapital-zabalkuntza lortuko ez balitz, bigarren epe bat irekiko litzateke parte hartu duten akzionistek, hamabost eguneko epean, hasiera batean ez harpidetutako akzioak eskuratzeko aukera izan dezaten. Argitze harira, “akzio berriak eskuratzeko akzionistak egotekotan, sozietatean dituzten proportzioan esleituko liratekeela” adierazi du klubak.

Hirugarren epe bat ere izango da. Administrazio Kontseiluak libre geratu diren akzioak nola esleitu eta ordaintzeko erabakitzeko ahalmena izango du. Dena den, klubetik iragarri dutenez, “kapital-gehikuntza osatugabe gelditzea ez da espero, Emery familia ez harpidetutako kapitalarekin egiteko asmoa duela jakinarazi duelako”. 

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO
Futbola

REAL UNIONEK FUTBOL CAMPUSA ANTOLATU DU UZTAILERAKO

Izen emateak irekiak daude ekainaren 26ra bitarte

Real Unionek aurten ere Udako Campusa antolatu du hiriko eta eskualdeko haur...

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA
Futbola

GALLARDOK IRABAZI DU REAL UNIONEN III. ENPRESEN TXAPELKETA

Final handian Tecnari irabazi zion Irungo enpresak

Real Unionek III. Enpresen Txapelketa ospatu zuen pasa den asteburuan Stadium Galeko anexoan eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika