Real Unionen menderaezintasunarekin amaitu du Castillak
Futbola

Real Unionen menderaezintasunarekin amaitu du Castillak

REAL MADRID B: Abad, Tejero, Lienhart, José León, Reguilón, Llorente, Javi Muñoz, Lazo (Odegaard, 73'), Febas, Cedrés (Jiménez, 71'), Mayoral (Mariano, 66').

REAL UNION: Txusta, Urkizu, Aimar, Esnaola, Ribera, Rodellar (Martins, 55'), Alonso (Iriondo, 78'), Mujika, Ozkoidi, Eizmendi, Barrón (Urbieta, 58').

GOLA: 1-0: Tejero (34').

EPAILEA: Villa Maestre. Txartel horiak: Reguilón, Llorente (Real Madrid B); Ribera, Rodellar (Real Union).

Hiru hilabete eman ditu Real Unionek galdu gabe. Baina hogeita laugarren jardunaldian, amore eman behar izan du. Valdebebasko Alfredo Di Stefano futbol zelaian galdu zuen larunbatean, Real Madrid Bren kontra. Itxura ona eman zuen Aitor Zulaikaren taldeak neurketaren hasieran. Presioari esker baloia eskuratu zuen behin eta berriro, eta gol aukerak sortzeko gai izan zen. Barronek izan zituen abagunerik onenak lehen minutuetan. Hasierako bultzada gaindituta, ordea, nagusitzen hasi zen Castilla. Cedresek, Lazok eta Javi Muñozek esku hartzera behartu zuten Txusta. Gola, berriz, Tejerok sartu zuen, 34.minutuan. Zutoinaren ondora bidali zuen baloia, kontraeraso bat borobiltzeko.

Atsedenaldiaren ondoren, baloiaren jabe izan zen Union. Baina arerioa gehiegi estutzeko gai ez zela ikusita, aldaketak egiten hasi zen Zulaika. Asmatu zuen, talde txuribeltza indarberritu zutelako aulkitik irtendako jokalariek. Castillak atzera egin behar izan zuen pixkanaka, eta irundarrek markagailua berdintzeko aukerak izan zituzten. Reguilonek Eizmendiri egindako penaltiak emaitza aldatu ahal izan zuen. Epaileak, aldiz, falta areatik kanpo izan zela erabaki zuen. Denboraldiko seigarren porrotaren ondorioz, lehenengo bi sailkatuak urrun samar gelditu zaizkio Real Unioni.

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika