11 Urr, 2022
Real Unionek bihar jokatuko du Federazio Kopako final-laurdena Terrassa CF-ren kontra, arratsaldeko 17:00etan
Real Unionek bertze neurketa garrantzitsu bat jokatuko du bihar arratsaldean Stadium Galen. Hain zuzen ere, Terrassa CF taldea jaso beharko du etxean, arratsaldeko 17:00etan, Federazio Kopako final-laurdena jokatzeko. Neurketa irabaziz gero, talde txuribeltzak Errege Kopa jokatzeko txartela irabaziko luke, Federazio Kopako finalerdietara pasatzeaz gain.
Stadium Galen jardunaldi garrantzitsua ospatuko delako, Real Union Klubak eskaintza berezia egin die bazkide guztiei. Hain zuzen ere, bihar, klub txuribeltzeko bazkideek lagun bat gonbidatu ahal izanen dute neurketaz gozatzera. Horrez gain, bazkide ez direnen sarrerek Ligako ohiko prezioak izanen dituzte. Helduek 25 euro ordaindu beharko dituzte Tribuna Nagusian, 15 Ekialdeko Tribunan eta 10 Preferentzian. Gazteek (14-17 urte) berriz, 15 euroren truke erosi ahal izanen dute sarrera Tribuna Nagusian, 12 euro balioko du Ekialdeko Tribunakoak eta 5 Preferentzian. Azkenik, 13 urte arteko haurrek doan ikusi ahal izanen dute neurketa Preferentzian.
Klubak, gainera, zale guztiei animatu nahi izan die Stadium Galera gerturatzera, bihar zelaian jokoan egonen dena garrantzitsua izanen baita taldearentzat eta klubarentzat.
(Argazkia: Gio Batista)
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...