REAL UNIONGO BAZKIDEEK ERREGE KOPAKO NEURKETAKO SARRERAK EROS DITZAKETE DAGOENEKO
Futbola

REAL UNIONGO BAZKIDEEK ERREGE KOPAKO NEURKETAKO SARRERAK EROS DITZAKETE DAGOENEKO

Bazkideek lehentasuna izanen dute astelehen arte sarrerak erosteko eta 10 eta 15 euro arteko kostua izanen dute

Real Unionek aste honetan jarri ditu salgai datorren azaroaren 13an ospatuko den Errege Kopako neurketako sarrerak. Bazkideei zuzendu diete lehen salmenta hau eta klubak Stadium Galen dituen bulegoetan eskura ditzakete, astelehenetik ostiralera (10:00-13:30 eta 17:00-19:30) eta larunbat goizetan (10:00-13:30). Aste honetan, igandean, SD Logroñes-en aurkako neurketa ospatuko dela aprobetxatuz, sarrerak ere eskuragarri egonen dira 10:00etatik 15:00etara.

Talde txuribeltzak Cadiz jasoko du datorren azaroaren 13an (18:30) Stadium Galen, Errege Kopako neurketa jokatzeko. Horretarako, klubak sarrerak salgai jarri ditu dagoeneko. Bazkideei eman diete lehentasuna sarrerak erosteko eta horretarako, partidua ikustera joan nahi duten abonatuak Galeko bulegoetatik pasatu beharko dira datorren astelehena (azaroak 7) baino lehen. Hau aprobetxatuta, klubak bere datu-basea berritu nahi du.

Bazkideek gainera, premio murriztuak izanen dituzte sarreretan. Tribuna Nagusian, 14 urtez gorako helduek 15 euro ordaindu beharko dute eta 13 urtez azpikoek berriz, 12. Neurketa Ekialdeko Tribunan ikusi nahi duten helduek 12 euroen truke lor dezakete sarrera, eta haurrek 10 euroan. Azkenik, Lehentasunean, helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 5.

Honekin batera, aste honetan ere Cadiz-eko zaleek sarrerak eskuratzeko aukera izanen dute, Real Unionek Ekialdeko Tribunan eurentzako bereziki prestatutako lekuan. Hauek internet bidez eros ditzakete sarrerak, esteka honen bitartez: https://eventos.ontourup.com/event/270492f0-270e-49ec-be40-21b239e518b7/tickets

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta

Datorren astelehenetik (azaroak 7) aitzinera berriz, publiko orokorrak izanen du sarrerak erosteko aukera. Hauek bazkideek utzitako eserlekuak eskura ditzakete, internet bidez edota Stadium Galeko bulego edo dendan. Abonatuek ere bigarren sarrera bat erosteko aukera izanen dute datorren astean, baina hauek nahi eta nahi ez bulegoetan edo dendan eskuratu beharko dute. Gainera, hurrengo astelehenetik aurrera, klubak ezin izango die bazkideei euren eserlekuak ziurtatu.

Abonatuak ez diren ikusleen prezioak hauek izanen dira: Tribuna Nagusian 35 euro, Ekialdeko Tribunan 25 euro eta Lehentasunean, helduek 20 eta haurrek 10.

Datorren asteko bulegoetako ordutegia ere aste honetako bera izanen da. Astelehenetik ostiralera, goizean 10:00etatik 13:30era eta arratsaldean 17:00etatik 19:30eran. Larunbatean berriz, soilik goizezn, 10:00etatik 13:30era.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika