REAL UNIONGO BETERANOAK FINALERDIETAKO ATARIAN GELDITU ZIREN DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOAK FINALERDIETAKO ATARIAN GELDITU ZIREN DONOSTI MASTERS CUP TXAPELKETAN

Helduenek Atletic San Justen kontra galdu zuten final laurdenetan eta gazteenek UD Aretxabaletaren kontra, kanporaketa berean

Donosti Masters Cup txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Gipuzkoako hiriburuan. Bertan, 80 taldeek baino gehiagok parte hartu zuten, tartean Real Uniongo Beteranoetako bik: +50 kategoriako Real Uniongo Beteranoak eta +35 mailako CD Roca-k.

Berrogeita hamar urte baino gehiago zituzten jokalariak multzoko bigarren postuak sailkatu ziren lehen kanporaketan, AS Sonvico eta Castelloneko Beteranoak gaindituta, Aragoiko Beteranoekin berdinduta eta Peton-en Club San Agustin taldearen kontra galduta. Final laurdenetan berriz, Atletic San Justeko jokalariak izan zituzten aurrez aurre, eta 1-0eko emaitzarekin galdu ondotik, finalerdietarako txartelik gabe gelditu ziren irundarrak.

Hala ere, momentu hunkigarrietako denbora izan zuten hauek. Izan ere, Jose Antonio Legoburu Real Uniongo Beteranoen elkarteko presidenteak Loren Munguiaren semea den Hegoiri beteranoen taldeko kamiseta bat oparitu zion, bere izena gibelean idatzita zuela.Hegoi borrokaren eta gainditzearen adibide da eta horregatik, denek txalotu zuten omenaldi txiki hau.

Hogeita hamabortz urtetik gorako taldeak berriz, CD Roca izenarekin hartu zuen parte, mendeurrena ospatzen ari den taldeari aitortza eginez. Lehen kanporaketak arrakastaz gaindituta, multzoko lehen sailkatuak izan ziren. Autorestore taldearekin berdindu, eta AS Spatiale Aquitaine eta AAA Universidade de Aveiro taldeak gaindituta, final laurdenetara pasatu ziren. Final zortzirenetan ere erraz gailendu zitzaizkien Baziege Olympique Club taldeari, 5-0eko emaitzarekin. Hala ere, ez zuten zorte bera eduki final laurdenetan. Orduan, UD Aretxabaletak 1-0 irabazi zuen eta CD Roca kanporatu zuen finalerdietatik. 2016tik talde honek 35 partida jokatu ditu galdu gabe eta orain, bolada on horri bukaera eman zioten.

Irungo taldeak UD Aretxabaletari errebantxa jokatzeko aukera izanen du oraindik ere. Izan ere, heldu den ekainaren 24an Stadium Galen ospatuko den Ciudad de Irun txapelketan hartuko du parte, Real Sociedad Gimnastica de Torrelavega taldearekin batera. Edonola ere, Real Uniongo Beteranoek ekainaren 18an izanen dute hurrengo hitzordua, Realaren kontra, Reale Arenan bertan. 

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO
Futbola

IRUNGO UDALAK 534.000 EURO BIDERATUKO DITU STADIUM GALEN HOBEKUNTZAK EGITEKO

Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu 

Maiatzeko udal osoko bilkuran...

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN
Futbola

OSASUNAK UDAKO FUTBOL CAMPUSA EGINEN DU DONEZTEBEN

4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan

Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”
Futbola

FRAN JUSTO: “BIHAR IRABAZI NAHI DUGU AITZINERA PAUSU GARRANTZITSUA IZANEN DELAKO”

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra

Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK
Futbola

REAL UNION ROCARI IHES EGIN ZION GARAIPENAK

Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan

Real Unión Roca:...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika