04 Urr, 2023
Reala izan zen Iruñean jokatu zen FEAFV Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan txapeldun
Real Uniongo Beteranoen FEAFV 2023-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioa jokatu zuten pasa den larunbatean Iruñeako Taxoare zelaian. Irundarrekin batera, Reala, Osasuna eta Logroñes aritu ziren. Bertze azpimultzoan berriz, Lezaman, Athletic, Mirandes, Barakaldo eta Sestao lehiatu ziren.
Talde txuribeltzak Realaren kontra jokatu zuen finalerdietan. Donostiarrek nagusitasuna erakutsi zuten hasieratik eta 2-0eko markagailua erdietsi zuten. Hala ere, Real Union emaitza iraultzeko gai izan zen eta garaipena eskura izan zuen. Neurketa berdinketarekin bukatu zen eta penaltietan galdu zuten irundarrek finalerako pasea.
Hirugarren eta laugarren posturako lehia izan zen Real Unionen hurrengo erronka. Osasuna izan zuen aurkari eta etxekoek 3-1eko markagailuarekin irabazi zuten hirugarren postua, hasierako irundarren nagusitasunari buelta emanda. Finalean berriz, Realak 6-2 irabazi zion Logroñesi.
Bertze azpimultzoan, Athletic izan zen garailea, Mirandes, Sestao eta Barakaldoren aitzinetik. Real Uniongo Beteranoek itxura ona eman zuten bertze behin eta sentsazio onekin itzuli ziren etxera.
Orain, bilbotarrek eta donostiarrek ordezkatuko dute Iparraldeko Zona Beteranoen Espainiako Txapelketako azken fasean. Partidua heldu den larunbatean izanen da, urriaren 7an, Las Rozasen.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...