06 Urr, 2022
Oraingoz, 130 haurrek hasi dute futbol eskola, baina oraindik ere izena emateko aukera dagoela gogorarazi nahi izan dute
Real Uniongo futbol eskolak pasa den astelehenean, urriaren 3an, hasi zituen 2022/23ko denboraldiko entrenamenduak. 130 haurrekin jarri dute martxan aurtengo futbol eskola, baina oraindik ere izena emateko epea irekia dagoela gogorarazi nahi izan dute klubetik.
Irungo klubeko futbol eskola 2011 eta 2014 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrei zuzendua dago. 2013 eta 2014. urteetako haurrek astelehenetan izanen dute entrenamendua, 17:30etik 18:45era. 2012an jaiotakoek ere egun berean izanen dituzte saioak, baina 18:45etik 20:00etara. Azkenik, 2011ko haurrak astelehen eta ortzegunetan arituko dira entrenatzen, 18:45etik 20:00etara eta 17:30etik 19:00etara hurrenez hurren.
Klubetik jakinarazi dutenez, futbol eskolaren helburuak hauek dira: etapa guztietan futbola praktikatzen ikastea, sormena, ilusioa eta gainditze-espiritua sustatzea, talde-lana ulertzea eta baloratzea, erantzukizuna eta autodizpilina ikastea eta lankideekiko, aurkariarekiko, epaileekiko eta instalazioekiko errespetuz jokatzea.
Oraindik ere izena emateko epea irekita dago eta beraz, nahi duen orok futbol eskolan hasteko aukera izan dezake. Online egin daiteke, https://realunionclub.com/futbol-escuela estekaren bidez. Bertan, futbol eskolaren inguruko informazio guztia ere eskura daiteke.
Hernaniren kontra 3-1 irabazi zuen Carlos Garciaren taldeak, azken hiru puntuak poltsikoratuz
Real Unión Roca: Rodríguez; Cabo, Pinillos,...
Deportivoren kontra 3-1 galdu bazuen ere, bertze taldeen emaitzek ahalbidetu dute talde txuribeltzak maila mantentzea
Real Unionek denboraldiko...
Real Unionek Deportivo de la Coruña liderraren kontrako partiduarekin bukatuko du denboraldia
Lehen RFEF mailako taldeek ere asteburu honetan...
Unai Gordok bere atean sartutako gol baten ondorioz, Mutrikuk eraman zuen garaipena
Mutriku FT: Arambarri; Etxebarria, Blanco...
Talde txuribeltzak Fuenlabrada garaitu zuen (2-1) luzapenean Bazek sartutako gol bati esker
Real Unionek denboraldiko azken aurreko jardunaldia...