02 Mar, 2023
Aste Santuan ospatuko da txapelketa Vila-realen
Real Uniongo infantilek Villarreal FC klubak antolatutako Yellow Cup Easter txapelketan parte hartuko dute Aste Santuan. Apirilaren 6tik 9ra ospatuko da torneoa eta txuribeltzekin batera, nazioarteko hogeita hamar taldek baino gehiagok parte hartuko dute bertan.
Villarreal FC klubak antolatutako Yellow Cup Easter Txapelketan futbol 7 (aurrebenjaminak, benjamina eta alebinak), futbol 11 (infantilak, kadeteak eta jubenilak) eta emakumeen 12 eta 16 urtez azpiko taldeek parte hartuko dute. Hogei herrialde desberdinetako klubak izanen dira bertan eta hogeita hamar taldek baino gehiagok parte hartuko dute. Etxeko taldearekin eta Real Unionekin batera, Real Madrid CF, FC Barcelona, Atletico de Madrid, Valencia CF, Erreala, Juventus eta Olympique de Maseilla taldeek parte hartuko dute, bertzeak bertze.
Txapelketa honekin klub txuribeltzak duen helburua jokalariek eta euren familiek esperientzia desberdin bat bizitzea da. Torneoa jokatzeaz gain, Irungo klubarentzat garrantzitsuak diren hezkuntza, kultura eta baloreak bereganatzeko bertze jarduera batzuk ere eginen dituzte partehartzaileek.
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...
Talde txuribeltzak 2-1 galdu zuen Ponferradan eta orain, azken bi jardunaldiak gelditzen zaizkio maila mantentzeko helburua lortzeko
Real Unionek...
Hiru jardunaldi bertzerik ez zaizkio gelditzen Real Unioni eta horietako lehena, igande honetan (maiatzaren 12an) ospatuko dute Ponferradinaren...