REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO TEKNIKO BERRIEK LEHEN HARTU-EMANA EGIN DUTE STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO TEKNIKO BERRIEK LEHEN HARTU-EMANA EGIN DUTE STADIUM GALEN

Costak eta Zoilok lehen taldearekin lanean segituko dute eta Fernandezek, Pinedok eta Lopezek osatuko dute taldea

Gaur goizean izan dira Real Uniongo lehen taldeko teknikari berriak Stadium Gal bisitatzen. Aitzinetik zeuden Ricardo Costa eta Ibon Zoilorekin batera, Millan Fernandez, Erik Penedo eta Angel Lopez hasiko dira taldean lanean.

Fran Justo lehen taldeko entrenatzaile berriarekin batera, Millan Fernandez arituko da bigarren prestatzaile lanetan. CD Lugo, CD Arenteiro, Ourense CF eta SD Nogeuira taldeetan aritu da lanean, Justorekin batera.

Erik Penedok ere osatuko du teknikarien taldea. Prestatzaile fisikoa izanen da Penedo eta Coruxo FC, CD Choco, Ittihad Tanger eta RC Celtako harrobiko taldeekin lanean aritu da, Real Unionera ailegatu baino lehen. Analisi lanetan berriz, Angel Lopez arituko da. Lopez Nucia CF-tik etorriko da Irungo klubera eta esperientzia du Ourense CF klubean ere.

Aitzinetik Real Uniongo lehen taldea ongi ezagutzen duten bi teknikarik ere segituko dute lantaldean. Ibon Zoilo prestatzaile fisikoa izanen da baita ere, bere esperientzia zabala aprobetxatuz: Tolosa CF, SD Beasain, Al Khalej (Arabiar Emirerri Batuak), Deportivo Alaves, UD Salamanca, Portugalgo Atletico Clube eta Real Union.

Azkenik, Ricardo Costak atezainen entrenatzailea izaten segituko du. Costak 2007/08ko denboralditik dabil Real Unionen lanean eta ongi ezagutzen du kluba. Horren aitzinetik lan berbera egin du entrenatzaileak CD Trintxerpen eta SD Lengokoak taldeetan. 

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika