REAL UNIONI FEDERAZIO KOPAKO IBILBIDEA BUKATU ZAIO
Futbola

REAL UNIONI FEDERAZIO KOPAKO IBILBIDEA BUKATU ZAIO

CD Arenteiroren kontra 2-0 galdu ondotik, Real Unionek ezin izan du Federazio Kopako finalera pasatu

Real Unioni Federazio Kopako finalean egoteko aukerak ihes egin zion atzo O Carballiñon. Bertan, txapelketako finalerdian, CD Arenteiroren aurka 2-0 galdu zuen eta beraz, talde txuribeltzak ez du finala jokatuko. Hala ere, pasa den neurketan, lehiaketa honen helburu nagusia eskuratu zuen, Errege Kopa jokatzeko txartela hain zuzen ere.

Partida hasi eta lehen aukera talde irundarrak izan zuen, ezker hegaletik egindako erdiraketa baten bidez. Hala ere, Gagua ezin izan zen ongi iritsi baloira eta erremate behartua egin behar izan zuen. Hurrengo hiru abaguneak aldiz, etxeko taldearenak izan ziren, baina hauek ere asmatu ezinik ibili ziren. Lehen golaren aitzinetik, Chema Nuñezek atera zuen baloia eta Jasok errematatutako korner batekin markagailuan aurreratzeko aukera izan zuen, baina ez zuen lortu. 20. minutuan neurketa erabakitzen hasi zen. Escobar area barrura sartu zen eta epaileak Arambururen penaltia adierazi zuen. Nahiz eta Real Unioneko jokalariak honen inguruan kexatu, Alex Fernandezek penaltia jaurti eta baloia sare barrura sartzea lortu zuen, 1-0ekoa ezarriz.

Honi buelta emateko helburuarekin jokatzen jarraitu zuen talde txuribeltzak, baina bederatzi minutu beranduago, bigarren gola eskuratu zuen Arenteirok. Pibek errematea egin eta baloiak langan jo zuen, baina aldaratzean, Rafa Mellak buruz sartu zuen baloia Jimenezek defendatzen zuen sarean. Horrela, 2-0eko markagailuarekin bukatu zen partiduaren lehen zatia, Real Unionek ezin izan baitzuen erantzunik eman etxeko taldeak emandako kolpe honi.

Bigarren zatian, Ivan Perez atera zen zelaira Julen Agirreren ordez, Santos eta Parada gehiago luzatu, aldeak murriztu eta berriz ere neurketan sartzeko asmoarekin. Hala ere, presa gehiegi erakutsi zuen talde bisitariak eta partida ere askotan eten zen, sortu ahal zitezkeen aukerak gutxituz. Azken 45 minutu hauetan, bina aukera eduki zituzten bi taldeek, baina ez batak ez besteak ere ezin izan zituzten hauek errematatu. Honela, 2-0eko markagailuarekin irabazi zuen Arenteirok eta beraz, Real Unionek ezin izan zuen Federazio Kopako finalera pasatzeko txartela eskuratu.

Edonola ere, Real Unionek txapelketa honen sari berezia lortu zuen dagoeneko pasa den neurketa irabazi ondoren. SD Leioa, Naxara CD, CF Illueca eta Terrassa CF taldeak gaindituta, Errege Kopa jokatzeko txartela irabazi zuen talde txuribeltzak.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT GEHITU ZUEN SAILKAPENEAN

Amaikak Bat taldearen kontrako partidua banako markagailuarekin bukatu zen, Mario Capeletek penaltiz sartutako golari esker

Real Unión Roca:...

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK
Futbola

REAL UNIONEK PUNTU BAT EKARRI ZUEN LAS GAUNAS ZELAITIK

Solísen eskutik ailegatu zen txuribeltzek markagailuan berdintzeko baliatu zuten gola

Real Unionek banako markagailua erdietsi zuen pasa den...

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”
Futbola

IÑIGO IDIAKEZ: “EZ NAGO TALDEAREKIN KEZKATUTA, GURE EGOERAREKIN BAIZIK”

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du Las Gaunas zelaian bihar, martxoaren 23an, 16:00etan

Real Unionek SD Logroñes bisitatuko du larunbat...

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT EKARRI ZUEN MINTXETATIK

Binako markagailua erdietsi zuen Carlos Garciaren taldeak azken minutuan Elgoibarren kontra

CD Elgoibar: Mosquera; Moya, Barrenechea,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika