REAL UNIONI PUNTUAK AZKEN MINUTUAN IHES EGIN ZION
Futbola

REAL UNIONI PUNTUAK AZKEN MINUTUAN IHES EGIN ZION

Barça Athètic-eko Ayrton-ek garaipena eman zion taldeari neurketaren 90. minutuan

Real Unionek azken minutuan galdu zuen Barça Atlètic-en kontrako partiduan. Bi zatietan joko ona erakutsi ondotik, azken minutuan aitzindu zen aurkaria eta hiru puntuak eraman zituen. Zelaian ikusitakoak ez zuen markagailuan isladarik izan, baina taldeak bertze itxura bat hartu duenaren sentsazioarekin bukatu zen neurketa.

Iñaki Goikoetxeak, pasa den ortziralean, partiduaren gakoa baloiaren jabetza ahalik eta minutu gehienetan edukitzea zela azaldu zuen. Real Unionek ere hori argi zuela zirudien, izan ere, bi zatietan joko hori ikusi zuen Stadium Galeko zelaian. Txuribeltzek indarra berreskuratu dutela erakutsi zuten eta Barçari garaipena zaildu zioten.

Lehen aukera kataluniarrena izan zen, seigarren minutuan. Cruzek ezkerrarekin egin zuen jarutiketa, baina baloia desideratu zen. Luquek erantzun zion honi. Area kanpotik jaurti zuen, baina defentsa baten hanketan erori zen eta kornerrera bidali zuen saiakera. 21. minutuan Rivero saiatu zen gola sartzen, eta 26. minutuan, Nacho Sanchez. Azken honen jaurtiketa Tenasek gelditu ahal izan zuen. Horrela, lehen zatia hutsera berdinduta bukatu zen.

Bigarren zatian ere antzeko jokoa ikusi zen zelaian. Estanisek izan zuen aitzinetik jartzeko aukera 70. Minutuan, baina Irazustak ongi gelditu zuen bere jaurtiketa, bertze behin atezain irundarrak duen ahalmena erakutsiz. Segidan, Paradak ezker hegaletik jokaldia egin eta Rivero saiatu zen bere erdiraketa errematatzen. Hala ere, ezin izan zuen asmatu. Epaileak neurketaren bukaera adierazi behar zuenean berriz, irundarrak defentsa desorekatu zuten eta Ayrton-ek hori aprobetxatu ahal izan zuen bere taldeari garaipena emateko.

Azken minutuan jasotako porrota gogorra izan zen Real Unionentzat. Puntu bat eskuratu behar zutela zirudienean, esku hutsik geratu zirelako. Hala ere, indarberrituta azaldu zen taldea etxeko zelaian eta 2.439 zaleen babesa ere lagungarria izan zen eurentzat. Egin beharreko lana eginda, itxura ona eman zuen talde txuribeltzak hauen aitzinean, Iñaki Goikoetxearen aginduetara.

Ander Elosegiri omenaldia

Neurketaren aitzinetik, ekitaldi berezi bat prestatu zuen Real Unionek. Izan ere, Ander Elosegiri, erretiratu berri den piraguista irundarrari, omenaldi bat eskaini zioten zelaian.

(Argazkia: Aimar Lasa)

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA
Futbola

JOSH FEENEY ETA TOMMI O´REILLY ASTON VILLARA BUELTATUKO DIRA

2024ko urte hasieran ailegatu ziren Real Unionera bi jokalariak utzita eta orain, jatorrizko taldera bueltatuko dira berriz ere

Real Unionek...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika