ROCA FUNDAZIOAREN MENDEURRENA OSPATUKO DU REAL UNION B-K
Futbola

ROCA FUNDAZIOAREN MENDEURRENA OSPATUKO DU REAL UNION B-K

Taldeak, ehun urteak ospatzeko, klub historikoaren ekipazioaren erreplika erabiliko du Rocaren armarri eta logoarekin

Real Union B-k CD Roca talde historikoaren mendeurrena ospatuko du aurten eta horretarako, ekipazio berezi bat estreinatuko du larunbat honetan Ostadarren kontra jokatuko duen neurketan. Gainera, klubak bertze hainbat ekitaldi antolatu ditu urtean zehar efemeride hau ospatzeko asmoarekin.

Real Union Klubeko bigarren taldeak bihar jokatuko du urteko lehen partidua etxean. Ligako hamalaugarren jardunaldia izanen da eta Ostadarren kontra arituko dira irundarrak, arratsaldeko 18:30ean. Hau aprobetxatuta, taldea CD Rocaren mendeurrena ospatzen hasiko da eta horretarako, ekipazio berri bat estreinatuko du. Jantziak CD Roca-k erabiltzea zituen erreplika izanen dira: kamiseta, galtzak eta galtzerdi urdinak. Honez gain, CD Rocaren armarria eta mendeurrenaren logoa erakutsiko dute jokalariek.

Gainera, klubak urtean zehar hainbat ekitaldi prestatuko ditu urteurrena ospatzeko. Lehendabizikoa mendeurrenari buruz egin duten liburuaren aurkezpena izanen da. Urte honen lehen seihilekoan eginen dute. Ecos del Roca izenburupean, Ricardo Costak sortu du eta Martin Tellecheak koordinatu, eta bertan taldearen historia errepasatu dute Real Uniongo Beteranoen Elkartearen artxiboetan aurkitu dituzten argitaratu gabeko argazki eta kronikekin. Hau aprobetxatuta, argazki erakusketa bat ere eginen dute. Honetarako, Real Union klubak jendeak dituen CD Roca-ren argazkiak bidaltzeko eskaera egin du.

CD Roca taldearen historia

CD Roca taldea 1923. urtean sortu zen eta 1929tik 1936ra bizi izan zuen garairik onena. Urte horietan zehar, bigarren mailako Gipuzkoako txapeldun izan zen sei aldiz eta eskualdeko futbol malaria gorenean jokatzeko aukera izan zuen, nahiz eta azkenean uno egin zion mailaz igotzeari. Momentu horietan gainera, Urtizberea eta Mancisidor bezalako jokalariek Real Unionera egin zuten jauzia.

Honen ondotik, CD Rocak hitzarmen bat sinatu zuen Real Unionekin eta bere filiala bihurtu zen. 1990. urtera bitarte Roca-Real Union izena eduki zuen taldeak eta bere ekipazio berezia mantendu zuen. Hala ere, hortik aitzinera, araudia aldatu eta Real Unionen izena, armarria eta koloreak hartu behar izan zituen eta beraz, geroztik, Roca Real Union B bilakatu zen.

2000. urtean, maila nazionalera igo zen taldea lehen aldiz, eta bi denboraldi eman zituen bertan. 2006an berriz, Hirugarren Mailara igo zen bigarren aldiz eta bertan urte bat eman ondoren, Gorengo Mailara jeitsi zen, gaur egun dagoen maila berera.

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK
Futbola

REAL UNION ROCAK PUNTU BAT ATERA ZUEN ORDIZIAREN KONTRAKO PARTIDURIK

Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak

Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika