ROGLICEK IRABAZI DU IRUNDIK HASI DEN ESPAINIAKO ITZULIKO LEHEN ETAPA

 Primoz Roglicek (Jumbo), iazko Espainiako Itzuliko irabazleak, Arrateko (Gipuzkoa) santutegiko igoeran irabazi du Espainiako lasterketaren edizio berriko lehen etapa. Irundik hasi den etapak denetarik izan du, batez ere, euria eta haizea eta faborito batzuen ahultasuna ikusi ahal izan da.

Esloveniarrak 2020ko Tourra azken-aurreko etapan galdu zuen eta arantza hori kitatzeko asmoarekin heldu da Espainiako Itzulira. Azken kilometroan erasoa jo du eta segundo bateko aldea lortu du, Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrarekiko eta bere atzetik zetozen txirrindulariekiko. Hala ere, Roglicek helmugak zuen hobaria baliatu du Carapazi 5 segunduko aldea ateratzeko.

Irungo 8 kilometro neutralizatuak igaro ostean, bost txirrindulariko ihesaldi batekin hasi da gaurko eguna. Ihesaldian, Burgos-BHko Jetse Bolek, Rémi Cavagnak (Deceuninck), Tim Wellensek (Lotto Soudal), Jasha Sütterlinek (Sunweb) eta Quentin Jaureguik (AG2R) txirrindulariek osatu dute.

Kostalderantz lehenik, eta barnealderantz ondoren, tropelak ez die ihesaldiko txirrindulariei errenta handia lortzen eta eguneko azken-aurreko mendatera hurbiltzerakoan, 140 kilometro baino gehiagoren ondoren, tropelak neutralizatu ditu.

Jumbo eta Ineosen arteko lehen lehia 

Hasieran, batez ere, Jumbo eta Movistar izan dira tropelaren buru, baina fase erabakigarrian, aurrena Elgeta gainean eta ondoren Arraten, Ineosek hartu du lasterketa estutzeko ardura. Chris Froome, Espainiako Itzulia birritan eta Tourra lau aldiz irabazitakoak, lehen aukeran itzulia irabazteko aukeretatik kanpo geratu da. Lehen mendatean ezin izan du faboritoen erritmoa jarraitu.

Irteeran Carapazek argi utzi du bera zela Ineosen taldeburua eta burubelarri jarri dira ekuatoriarrari laguntzen. Jumbo Visma ondo kokatu da igoeran, Sepp Kussek eta Tom Dumolinek Primoz Roglici Arrateko lehen malden erritmo erraztu diote. Movistarrek ere bere partaidetza izan du bertan, aurreko urteko munduko txapeldunak, Alejandro Valverdek, Enric Mas gaztearen lanetan jarri da.

Roglic, Kuss eta Carapaz gailurrera elkarrekin iritsi dira beste hiru gizonen: Martin, Grobschartner eta Carthy. Helmugara iritsi baino lehen, Roglicek, Kussen laguntzarekin, bere nagusitasuna erakutsi du etapa irabazi eta Espainiako Itzuliko lehen liderra izateko. 

EMAKUMEOK ZAST! PROGRAMA BIARRITZEKO M8AREN EGITARAUAN

Real Uniongo Beteranoek ere partidu bat jokatuko dute Agnès Lassalle irakaslearen omenez

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanen da heldu den...

IRUNDARREK IRUNDARRON SARIRAKO IRABAZLEA AUKERA DEZAKETE OTSAILAREN 18RA ARTE

2024ko Irungo Kirol Gala otsailaren 20an ospatuko da, Ficoban

Irungo Udalak Irungo Kirol Gala antolatu du aurten ere. Otsailaren 20an, asteartean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika