“SACYR ASOBAL LIGAKO KIROLDEGI BEROENETAKOAN LEHIATUKO GARA”
Eskubaloia

“SACYR ASOBAL LIGAKO KIROLDEGI BEROENETAKOAN LEHIATUKO GARA”

Neurri murritzaileak egongo dira, baina Villa de Arandako kiroldegira gerturatuko diren zaleak nabarituko dira. Bidasoak bigarren postura, gehiago, hurbilduko lukeen bi puntu eskuratu nahi ditu; Villa de Arandak, berriz, mailaz jeistea ekidin nahi du. 

Villa de Arandan, beste bi puntu erabakior.

Astebetean Sacyr Asobal Ligako bigarren postua eskuratzeko inoiz baino gertuago utz diezaiokeen 4 puntu eskuratu ahal izango ditu Bidasoak. Igandean, 11:45ean, Villa de Aranda taldearen aurka jokatuko du talde irundarrak, Dicsa Modular Cisneren egoera berean aurkitzen den taldea. Horrek ez du esan nahi neurketa bide beretik joango dela, ezta gutxiago ere. Jeitsiera postuetan aurkitzen diren taldeen aurka beti da arriskutsua, are gehiago maila mantententzeko aukerak agortzen direnean. Bidasoak Villa de Aranda garaituko balu, astebetean bi talde eskuabloiaren zilarrezko maila bidaliko lituzke.

Asteartekoa ahaztuta igandekoa neurketa desberdina izango dela iragarri du gaur Jacobo Cuetarak, Bidasoako entrenatzaileak: “Villa de Arandak etxean jokatzen dituen neurketa guztiak oso lehiakorrak dira. Talde borrokalaria da eta Sacyr Asobal Ligako kiroldegi beroenetakoa dute. Horregatik, igandekoa neurketa zaila izango dela aurreikusten dut”. Kiroldegiaren berotasunari eta etxeko taldearen grinari aurre egiteko, Cuetarak, beste behin, norgehiagokaren gakoa Bidasoaren defentsa lanean jarri du: “Villa de Aranda defentsan sendo mantentzen den taldea da eta nahiz eta gol gutxi egin, Sacyr Asobal Ligako bi goleatzaile nagusi dituzte (Matheus De Novais eta Javo Garcia). Ondo defendatu eta gol gutxi egiten badute ere, argi dut neurketaren pizgarria gure defentsan izango dela. Gustura bagaude eta asteartean bezala, partzial esanguratsuak lortzen baditugu, Villa de Arandak zail izango du gu garaitzea”.

Taldeak denboraldi osoan zehar erakutsi duen erregulartasuna goraipatu nahi izan du Cuetarak. Aurtengo denboraldian, erraza dirudien, baina gauzatzeko oso zaila dena lortzen ari da Bidasoa: binaka batzen joatea. Horri lotuta, “edozein aurkariren aurka lehiakorrak gara eta arerioek baino ezuste gutxiago izan ditugu denboraldian zehar”, gehitu du Cuetarak.

Zaleak aurrean izango dituzte, zale beroak. “Eliteko jokalariak” diren heinean, faltan botatzen zituzten giro beroetan jokatzea; horren aurrean, neurketari “gogotsu” ekingo dutela deritzo Cuetarak. Zaleei buruz ari zela, zalego bidasotarraz gogoratu eta honako hau esan du: "ezin dugu gure zaleen aurrean jokatu, pena da eta beraiengatik ere sufritzen dugu. Baina gure zaleek ematen diguten animoa hor dago, kalean. Etorri ezin diren arren, etengabe bultzatzen gaituzte eta guretzat hori oso garrantzitsua da

4 jardunaldi denboraldiari amaiera emateko. 

4 norgehiagoka geratzen dira Sacyr Asobal Liga bukatzeko eta Bidasoa bete-betean Europako postuak eskuratzeko murgilduta dago. Denboraldi osoa lehen postuetan mantentzea ez da gauza erraza eta, askotan, nekea ere eragin dezake. Zentzu horretan, “talde guztioi”, ez guri bakarrik, denboraldia oso luze egiten ari zaigu. Gu txapelketan buru-belarri gaude, eta hori oso garrantzitsua da, baina jokalari batzuek arazo fisikoak dituzte, nekea dute, eta une batzuetan taldea motz geratzen da, batez ere lehen lerroan, aurrekoan bezala, baina denon artean aurrera ateratzen dugu", adierazi du teknikari bidasotarrak.

Markak hausten.

Dicsa Modular Cisneren aurkako neurketan Bidasoak historian zehar lortutako hainbat marka ondu zituen. Lehendabizikoa eta adierazgarriena, 2018-2019 denboraldian txapeldun orde bilakatu zireneko denboraldiko puntuazioa hobetu zuten. Orduan, 45rekin Sacyr Asobal Ligako bigarren sailkatua izan Bidasoa. Jardunaldi berak jokatuta, hau da, 30 neurketa, aurten Bidasoa osatzen duen plantilak 47 puntu eskuratu ditu.

Horrez gain, talde galiziarraren kontrako lehiak beste bi marka utzi zituen estatitstiketarako. Batetik, Artalekun jokatutako neurketen artean, Bidasoaren aldeko gol tarte handieneko hirugarren neurketa izan zen. 15 goleko aldearengatik irabazi zuen talde irundarrak eta soilik 1995-1996 denboraldiko bi neurketek gainditzen dute: Elgorriaga Bidasoa 40-20 Caja Pontevedra Teucro eta Elgorriaga Bidasoa 30-13 Frigorificos del Morrazo Cangas. Bestetik, Artalekun jokatutako 670 neurketetatik, gol gutxien jaso dituen partiduen artean kokatu da. 14 gol egin zizkion Dicsa Modular Cisnek, 1995-1996 denboraldian Club Balonmano Conquensesek eginiko 12 golek eta 1996-1997 denboraldian Frigorificos del Morrazo Cangasek erdietsitako 13ek gainditzen dute soilik. 1990-1991 denboraldian Mepansa San Antoniok eta 1995-1996 denboraldian FC Bartzelonak gauzatutako 14 golekin batera kokatu da asteazkeneko neurketa.

Honen guztiaren aurrean, Jacobo Cuetarak “taldearentzat marka horiek ontzea balio handia duela” adierazi du. Taldea Sacyr Asobal Ligako bigarren postua erdietsi nahi du eta horrelako emaitzak oso lagungarriak taldeak aurrera egin dezan. “Urtez urte hobetzen joan den taldea da Bidosoa, aurten irabaztera ohitzera egokitu zaigu eta eskuratutako lorpenak disfrutatu behar ditugu”, azaldu du teknikari asturiarrak. 

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN
Eskubaloia

JULEN URRUZOLAK ETA XABIER BARRETOK ALACANTEN JOKATUKO DUTE HURRENGO BI DENBORALDITAN

CD Bidasoak, bi urteren buruan, aukera izanen du bi jokalariak berreskuratzeko

CD Bidasoak jakinarazi duenez, Ohorezko Mailako EON Horneo Alicante...

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN
Eskubaloia

BIDASOA IRUN ERREGE KOPAKO FINALERDIETAN GELDITU ZEN

Barçaren kontra 28-32 galdu ondotik, denboraldia agurtu zuen talde horiak

Bidasoa Irunek ezin izan zuen Barça garaitu Errege Kopako finalerdietan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika