SAN MARCIAL KLUBAK TXAPELKETA SOLIDARIOA OSPATU ZUEN ASTEBURUAN
Futbola

SAN MARCIAL KLUBAK TXAPELKETA SOLIDARIOA OSPATU ZUEN ASTEBURUAN

2012 eta 2013 urteetan jaiotako benjamin mailako 450 futbolariek parte hartu zuten guztira, 28 taldeetan banatuta

San Marcial Klubak, aurreko asteburuan, Txapelketa solidarioa ospatu zuen San Jose Obrero zelaian. Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioarekin batera antolatu zuen jardunaldia, eta bertan benjamin mailako 28 taldek eta 450 jokalarik parte hartu zuten guztira.

Larunbatean goizeko 9:00etan hasi ziren ekitaldiak San Jose Obrero zelaian. 2013an jaiotako benjaminen txapelketa ospatu zuten bertan eta hamabi taldek hartu zuten parte, tartean CD San Marcial, SANSE, Lazkao, Hondarribia, Beti-Ona, Danena, Baztan, Vasconia, Real Union, Mario, Billabona eta Touring. Baztandarrak izan ziren lehen jardunaldi honetan garaile, SANSE, Vasconia eta Zestoaren aurretik.

Arratsaldeko 17:00etan berriz, 30 oparien zozketa egin zen partehartzaile guztien artean. Sari banaketan, federazioko lehendakaria den Blanca Aranguren, San Marcial Klubeko kideak, Irungo Udaleko ordezkariak, Urgara Waterpolo Klubeko ordezkariak eta hainbat babesle izan ziren. Leire Landa, Irungo futbolari ohia ere bertan izan zen. Lehen jardunaldi honetan gainera, haurrek hainbat joko egin zituzten federazioko boluntarioekin, sentsibilizatzeko helburuarekin.

Igandean berriz, 2012ko benjaminen txanda izan zen. Egun horretako talde partehartzaileak hauek izan ziren: CD San Marcial, SANSE, Genets Anglet, Ariznabarra, Danena, CD Behobia, Hondarribia, Pasaia KE, Mariño KE, Vasconia, Billabona eta Real Union. Igandeko txapelduna SANSE izan zen, Genets Anglet, Pasaia eta SANSE-ren beste taldearen aurretik. Bigarren egun honetan ere zozketa bat egin zen babesle desberdinek emandako opariekin.

Antolakuntza taldeak, prentsa ohar baten bidez adierazi nahi izan dutenez, zenbait enpresa laguntzaile eskertu nahi izan ditu, hala nola, “Caja Rural de Navarra, Brioche Pasquier, Aguas del Txingudi, Irungo Udala, Asesoria Aselagun, Bar Arkupe, Bar Muro, Vertiz Ford, Garia Okindegia eta Unitravel”. Gainera, “boluntarioak eta txapelketan parte hartu duten guztiak” ere eskertu nahi izan dituzte. 

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN
Futbola

REAL UNIONEK EZIN IZAN ZITUEN PUNTUAK BATU TAXOAREN

Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko

Real Unionek 2-1 galdu...

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”
Futbola

FRAN JUSTO: “OSASUNA BEHARRETAN DAGO, BAITA GU ERE”

Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren

Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN
Futbola

REAL UNION ROCAK BETI GAZTE GARAITU ZUEN GALEKO ANEXOAN

Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren

Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN
Futbola

REAL UNIONEK BERTZE HIRU PUNTU BATU ZITUEN GALEN

Unionistas de Salamanca garaitu zuten etxean eta jeitsiera postuetatik aldentzen hasiak dira txuribeltzak

Real Unionek garaipen garrantitzusa lortu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika