Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
16 Eka, 2016
Ekainaren 19an hasiko da 2016ko TKE-San Miguel Liga. Sevillan izango da lehen estropada, Guadalquivir ibaian jokatuko den erlojuaren kontrako lehia. IV.Euskadi Basque Country Bandera egongo da jokoan. Hondarribiak azken bi ligak irabazi ditu, eta hirugarrenaren bila irtengo da, La Caixa trofeoa behin-betiko arraun elkartera ekartzeko.
Iazko mailan egon daitekeela erakutsi du Ama Guadalupekoak orain arte. Larunbatean azken test-a egin zuen, emaitza baikorrarekin. Lekeitioko XXXVIII. Ikurrina irabazi zuen, eta urrun samar utzi zituen arerioak. Oriok 11 segundo gehiago behar izan zituen, eta San Juanek 17. Igandean, ordea, Urdaibairekin, Kaikurekin eta gainerako aurkariekin indarrak neurtuko ditu Hondarribiak.
Emakumezkoak, etxean
Hondarribiko emakumezkoen traineruak Gipuzkoako Ligan parte hartuko du. Etxean izango du lehen estropada, igandean 17:00etan. Hondarribia B, gizonezkoen bigarren ontzia, KE2 ligan ariko da, eta larunbatean Bilbon ekingo dio sasoiari.
Ur lasaietan, ur bizietan eta arraunean izanen dira ikastaroak
Santiagotarrak klubak ere udako ikastaroak eskainiko ditu ekaina bukaeratik iraila...
Gizonezko lehen traineruak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Txapelketan
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeek Lekeition garaipena eskuratu...
9 eta 11 urte baino gehiago dituzten gazteentzat zuzenduak egonen dira udako ikastaroak
Hondarribia Arraun Elkarteak piragua eta arraun ikastaroak...