SANTIAGOTARRAK BANYOLES ETA ORTHEZ-EN

Bertze hainbertze emaitzen artean, azpimarragarriena Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak lortu dute, Espainiako Maratoi Txapelketa irabazi baitute

Santiagotarrak klubeko kirolariak lehiaketaz betetako ekaina ospatzen ari dira, lan ona eginez gainera. Pasa den asteburuan Banyoles eta Orthezen izan ziren eta bertatik, hainbat lehen postu irabazita bueltatu ziren etxera. Tartean, Eneritz Aizpiolea eta Nora Arana Espainiako Maratoi Txapelketako irabazleak izan ziren.

Banyolesen izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrakeko kirolariak. Espainiako Maratoi Txapelketa ospatu zen bertan, eta taldeka laugarren postua eskuratu zuten irundarrek. Asteburuko emaitzarik azpimarragarriena ordea, Eneritz Aizpioleak eta Nora Aranak lortutakoa izan zen. Kadeteen K-2 kategorian, txapeldunak izan ziren gazteak. Euren taldekideak diren Jone Palenzuela eta Enara Parada zazpigarren izan ziren. Jubeniletan aldiz, Malen Juaristik eta Ane Amostegik brontzezko domina eskuratu zuten.

Gizonezkoetan, Oder Gelbenzu laugarren helmugaratu zen eta kadete mailako K-2an Andoni Dieguez eta Amaiur Miguel hamargarren izan ziren. Jubenilek ere lasterketa ona egin zuten. Jon Cecilia eta Oihan Arrondo laugarren izan ziren K-2 modalitatean eta Aimar Modenes eta Alex Arana, seigarren.

Nerea Garcia Europar Jokoetan

Heldu den asteburuan, Santiagotarrak-eko kanoista den Nerea Garciak hitzordu garrantzitsu bat izanen du. Irundarrak Polonian jokatuko diren Europar Jokoetan parte hartuko du, 500 metroko K-4 modalitatean. Hala ere, hau ez da izanen Garciaren nazioarteko hitzordu bakarra. Izan ere, Portugalen jokatuko den 23 urtez azpiko Europako Txapelketan izanen da, baita Italian eginen den 23 urtez azpiko Mundukoan ere.

Kadete, jubenil eta seniorrak Espainiako Txapelketan

Ekainaren 24, 25 eta 26an Banyolesen izanen dira berriz ere Santiagotarrakeko kirolariak. Oraingo honetan, aulki mugikorreko arraunlariak joanen dira Espainiako Txapelketa jokatzera. Guztira, 38 arraunlari ureratuko dira 11 ontzitan banaturik: Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez Lacar eta Maialen Bengoetxea, kadeteen lauko scull-ean; Luken Solozabal, Mikel Laguardia, Inhar Romano, Embor Sendoa, Julen Beltran, Xabier Payo eta Oier Emazabal, Urlo Puy lemazainarekin kadeteetan; Dumitru Rus eta Ander Iguiñiz, kadeteen scull bikoitzean; Aimar Echeveste eta Nayet, kadeteen scull bikoitzean; Adour Illarramendi, kadete skiff-ean; Maitane Zapiain, Irati Laguardia, Elaia Saenz eta Ane Calvo, jubenilen lemazain gabeko lauko ontzian; Julene Bengoetxea, jubenilen skiff-ean; Jon Ander Penas, Beñat Fernandez, Bittor Lekuona, Ander Aramendi, Julen Villafranca, Xabi Etxebeste, Hugo Rodriguez, Ibai Otxoa eta Luken Solozabal lemazain lanetan, jubenil mailan; Aitzpea Gonzalez eta Naroa Zubimendi, lemazain gabeko biko ontzi absolutuan; Aitzpea Gonzalez, Amaiur Etxeberria, Ainhoa Zapirain eta Naroa Zubimendi, absolutuen lauko scull-ean; eta Asier Regueiro, skiff absolutuan.

Slalomeko Euskadiko Kopa eta Kayak Krosseko Euskadiko Txapelketa

Kanoistez gain, Santiagotarrakeko slalom eta kayak krosseko modalitatean ibiltzen direnek hitzordua izan zuten pasa den asteburuan Orthezen. Euskadiko Kopa eta Euskadiko Txapelketa jokatu zuten, hurrenez hurren. Guztira, 27 kirolari ureratu ziren slalomean eta 20 kayak krossean.

Slalomean klubaren izenean lehen postua eskuratzeaz gain, hauek izan ziren emaitzarik azpimarragarrienak:  Oier Diazek lehen postua lortu zuen kadete mailako K1 gizonetan, eta hirugarren postuan sailkatu zen Oier Amiano; K1 kategorian Aitor Iriondo izan zen podiumeko liderra eta ondotik, Lauren Lacabanne eta Javier Arruabarrena sailkatu ziren; Hasier Rodriguez K1 gizon senior kategoriako liderra izan zen, bigarren postuan Haritz Azanza; Xabier Manterola izan zen podiumaren liderra K1en gizon beteranoaren kategorian; Ainara Azanzak urrezko domina lortu zuen emakume juniorren C1 kategorian; Maialen Olaso ere lider emakume juniorren C1 kategorian; Oier Diaz izan zen C1eko kadete mailako liderra; C1ean junior mailako gizona, Lauren Lacabanneren lehen postua eta Aitor Iriondo podiumaren azken maila; Izar Garcia izan zen K1eko emakumezko junior mailako liderra, eta Ainara Azanza izan zuen gibeletik; eta K1 emakume senior kategorian Maialen Olasok gidatu zuen.

Kayak Krossean berriz, hauek izan ziren emaitzarik onenak: Haritz Azanzak zilarrezko domina eskuratu zuen senior mailan; Javier Arruabarrenak lehen postua lortu zuen junior mailan eta ondotik, Unai Santacruz eta Lauren Lacabanne sailkatu ziren; gizonezko kadeteen kategorian Oier Olasok eraman zuen zilarrezko domina; Izar Garciak zilarrezko domina irabazi zuen emakume juniorretan; Maialen Olaso emakume senior kategoriako liderra izan zen; eta taldekako sailkapenean lehen postuan bukatu zuen Santiagotarrak-ek.

Heldu den asteburuan berriz, Gazteen Espainiako Bigarren Kopa ospatuko da etxean. San Miguelen, Irunen, izanen da ekainaren 24 eta 25ean.

Euskadiko Sprint Txapelketa

Santiagotarrak klubaren asteburuko azken hitzordua Legutianon jokatuko den Euskadiko Sprint Txapelketa izanen da, ekainaren 24 eta 25ean baita ere. 

SANTIAGOTARRAK TALDEKO PALISTEK ZILARREZKO HIRU DOMINA ETA BRONTZEZKO BAT ESKURATU ZUTEN ESPAINIAKO KOPAN

Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen

Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

SANTIAGOTARRAKEK LEHEN POSTUA ESKURATU DU K2 ETA C2KO EUSKADIKO KOPAN

Guztira urrezko bost domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bertze hiru lortu zituzten Irungo klubeko piraguistek

Euskadiko K2 eta C2 Kopa ospatu zen pasa...

UR BIZI ETA LASAIETAKO ESKOLARREN TXAPELKETA OSPATUKO DA ASTEBURUAN IRUNEN

Ur bizietako piraguistek 10:00etan hasiko dute lehiaketa eta ur lasaietakoek 15:00etan hartuko diete lekukoa

Bidasoa ibaia izanen da ur bizi eta...

ROBERTO RIVASEK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Santiagotarrak-Urbycolan hamalaugarren postuan sailkatu zen taldeka

Espainiako 5.000 metroko Txapelketa ospatu zen pasa den martxoaren 9an eta 10ean...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika