14 Ots, 2023
Gipuzkoako Ligako aulki mugikorreko jardunaldia ospatu zen igandean Legutianon eta Santiagotarrakeko arraunlariek emaitza onak eskuratu zituzten
Gipuzkoako Ligako aulki mugikorreko lehen lerro estropada ospatu zen pasa den igandean Legutianon. Santiagotarrak taldeko kirolariek bertan parte hartu zuten eta zortzi garaipenekin itzuli ziren etxera.
Santiagotarrak taldeak Gipuzkoako Ligako aulki mugikorreko lehen lerro estropada izan zuen pasa den igandean, otsailaren 12an. Goizeko 10:00etan eman zioten hasiera jardunaldiari eta lan ona eginda bukatu zuten Irungo klubeko arraunlariek, zortzi garaipenekin guztira: Ander Martinez, infantil mailako skff-ean; Juan Martinez, Unai Arcelus, Martin Gonzalez eta Asier Yagüe, infantil mailako lauko scull-ean; Beñat Jimenez eta Oier Zazpe, absolutu mailako scull bikoitzean; Asier Regueiro, skiff absolutuan; Ainhoa Zapirain, skiff absolutuan; Irati Laguardia eta Maitane Zapirain, jubenil mailako scull bikoitzean; Ibai Otxoa, Julen Villafranca, Jon Ander Penas eta Ander Aramendi, jubenil mailako lauko scull-ean; eta Xabier Etxebeste eta Bittor Lekuona, jubenil mailako scull bikoitzean.
Datorren otsailaren 18an berriz, Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Santiagotarrak-eko arraunlariek. Distantzia luzeko aulki mugikorreko jardunaldia jokatuko dute orduan Castrello do Miñon (Ourense).
(Argazkia: J.J. Portos)
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga...
Ourensen ospatu zen aulki mugikorreko distantzia luzeko Espainiako Txapelketa
Santiagotarrak taldeko arraunlariek aulki mugikorreko distantzia...
Hondarribia Arraun Elkarteak antolatu zuen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketako azken jardunaldia
Euskadiko aulki mugikorreko...
Orioren aitzinetik helmugaratu zen Hondarribiako klubeko zortzikotea
Aulki mugikorreko Gipuzkoako distantzia luzeko txapelketaren hirugarren...