SANTIAGOTARRAK TALDEKO PALISTEK ZILARREZKO HIRU DOMINA ETA BRONTZEZKO BAT ESKURATU ZUTEN ESPAINIAKO KOPAN

Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen

Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak, Espainiako Kopa jokatzen. Irungo klubak lan ezin hobea egin zuen eta guztira, lau aldiz igan ziren bertako palistak podiumera, zilarrezko hiru domina eta brontzezko bertze bat eskuratuta. Taldeka, Santiagotarrak hamargarren postuan sailkatu zen, tartean jubenil eta senior mailako emakumeen taldeak bigarren eta zazpigarren postuak eskuratu zituztelako, hurrenez hurren.

Junior mailan, K2 200 kategorian, Eneritz Aizpioleak eta Maialen Vitoriak bigarren postua eskuratu zuten. Maila berean, Jone Palenzuela eta Enara Nuñez zortzigarren sailkatu ziren. 1000 metroko distantzian, Malen Juaristi eta Maialen Vitoria laugarren izan ziren. Horrez gain, Vitoria K1 200 kategorian bostgarren izan zen. Maila bereko gizonezkoek aldiz, K4 100 metrotan, brontzezko domina eskuratu zuen, Markel Juaristi, Alex Arana, Oihan Arrondo eta Iñigo Irastorzaren eskutik.

Senior mailako emakumeen aldetik, Uxue Arsuagak eta Nerea Garciak zilarrezko domina eskuratu zuen K2 200 metrotan. K4 200 metrotan ere bigarren postuan sailkatu ziren Uxue Arsuaga, Nerea García, Maialen Arsuaga eta Carla Corral. K1 200 metrotan Nerea Garcia laugarren izan zen (2. 23 urtez azpiko kategorian) eta Uxue Arsuaga seigarren (3. 23 urtez azpiko kategorian). Carla Corral azkenik, bederatzigarren izan zen (5. 23 urtez azpiko kategorian), K1 100 metroko kategorian.

Ur lasaiak saileko eta aulki mugikorrekoen hitzorduak

Santiagotarrak taldeko ur lasaietako sailak Espainiako Maratoi Erdiko txapelketa izanen du Aranjuezen larunbat eta igande honetan, apirilaren 20an eta 21ean. Arraunean, aulki mugikorreko sailak, Bidasoako Beteranoen jeitsiera ospatuko du bihar, larunbata, 15:45etik aitzinera. Bertan izanen dira, guztira, 86 arraunlari lehian. 

SANTIAGOTARRAKEK BRONTZEZKO BI DOMINA ESKURATU DITU ESPAINIAKO MARATOI TXAPELKETAN

Katixa Francok eta Nora Aranak eskuratu zuten hirugarren postua K2an, baita Eider Ceciliak ere K1ean

Santiagotarrak taldea Castrelo do Miñon izanen zen,...

SANTIAGOTARRAK HAMAIKAGARREN ESPAINIAKO SPRINT KOPAN

Irungo klubeko emakumeek ikuskizuna eman zuten eta taldea hamaikagarren postuan kokatu, estatu osoko bertze 80 kluben artean

Santiagotarrak taldeko kadete...

SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN PROMESA GAZTEEN ESPAINIAKO KOPAN

Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak

Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako...

SANTIAGOTARRAK TALDEKO PALISTEK ZILARREZKO HIRU DOMINA ETA BRONTZEZKO BAT ESKURATU ZUTEN ESPAINIAKO KOPAN

Taldeka, Irungo klubak hamargarren postua eskuratu zuen

Verducidon (Galizia) izan ziren pasa den asteburuan Santiagotarrak taldeko palista gazteak,...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

ASIER BULMANEK URREZKO DOMINA ESKURATU ZUEN ESPAINIAKO TXAPELKETAN ETA EIDER CECILIAK BRONTZEZKOA

Santiagotarrak seigarren postuan sailkatu zen taldekako lehian

Cazalegasen izan ziren Santiagotarrak taldeko ur lasaietako piraguistak. Espainiako kadete...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika