Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
29 Aza, 2022
Abenduaren 17an eta 18an jokatuko dituzte kanporaketak eta 21an berriz, final handia
Pandemia zela eta ospatu ezinik egon ondotik, lehenengo urtean berriz ere SanTomas Futbito Txapelketa martxan jartzeko aukera izan zuten Irungo Sareko kideek. Hala ere, zenbait neurri errespetatu behar ziren oraindik eta ikusle askorik ez zuen izan txapelketa ezagun honen finalak. Aurten aldiz, neurririk gabe eta giro ederrean ospatzea espero dute antolatzaileek.
Azaroaren bukaeran ireki dute txapelketan parte hartzeko izen-ematea. Dagoeneko talde batzuk apuntatu badira ere, oraindik azken momenturako uzten dutenek ere aukera izanen dute datozen egunotan parte hartzeko bete behar den galdetegia osatzeko (https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScEItBC5KzUx6nXtQnhZR5iz_-oEKUYrySThkxuxBaNQQ1Zng/viewform). Iñigo Gebara antolatzaileetako batek aipatu digunez, 24 lau talde hartuko dituzte guztira eta oraindik ere "lekua badagoela" argitu nahi izan du. Hala ere, "ahalik eta azkarren egitea" eskatu du, lehiaketarako antolatu beharreko guztia abenduaren 17rako prest uzteko.
Hain zuzen ere, abenduaren 17ko eta 18ko asteburuan jokatuko dira lehen kanporaketak Uranzu pilotalekuan. Bi eguneko jardunaldia izanen du aurten txapelketak eta goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte jokatuko dira neurketak. Final handia berriz, abenduaren 21ean ospatuko da, San Tomas egunarekin batera.
Informazio gehiago eskuratzeko eta edozein zalantza argitzeko, torneosantotomas@gmail.com helbide elektronikoa erabili daitekeela ere jakinarazi du Iñigo Gebarak.
Irisgarritasun neurriak betetzeko igogailua instalatzeko eta berdegunea berritzeko inbertsioak aurreikusi ditu
Maiatzeko udal osoko bilkuran...
4 eta 14 urte bitarteko haurrek hartzen ahalko dute parte ekainaren 24tik 27ra eginen den topaketan
Osasunak udako futbol campusa antolatu du Donezteben,...
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua jokatuko du bihar, azkena etxean, Fuenlabradaren kontra
Real Unionek denboraldiko azken aurreko partidua...
Talde txuribeltzak bere alde zuen markagailua, baina Beasain Bk neurketa berdintzea lortu zuen azken minutuetan
Real Unión Roca:...