30 Urr, 2016
REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Azkoiti, Esnaola, Urkizu, Martins, Alonso, Eizmendi, Ozkoidi (Juan Domínguez, 63') Hernáez (Capelete, 70'),Mujika.
SOCUéLLAMOS: Kevin, Carlos García, Zurdo, Jacinto, Alcañiz, Blázquez (Cortell, 81'), Javilillo (Salva, 74'), Jesús García, Diego Sánchez (álvaro Fernández, 86'), Narváez, Kike Domínguez.
GOLAK: 0-1: Diego Sánchez (33'). 1-1: Mujika (76').
EPAILEA: Catalá Ferrán. Txartel horiak: Mujika, Capelete (Real Union); Jesús García (Socuéllamos).
Norgehiagoka ona egin du Real Unionek Stadium Galen, hamaikagarren jardunaldian. Hala ere, egindako lana ez da Socuéllamos gainditzeko adinakoa izan. Etxekoak gehiago izan dira lehen zatian, baina kanpokoek lortu dute gol bakarra, 33.minutuan. Hortik aurrera, abantailari eusten ahalegindu da Socuéllamos, eta sendo ibili da defentsan. Hortaz, txuribeltzek zailtasun handiak izan dituzte gol aukerak sortzeko. Tematiak izan dira, hala ere, eta azkenean lortu dute saria. Aritz Mujikak gola sartu du buruz, 76.minutuan, Mario Capeleteren erdiratze bikaina baliatuta. Bi jardunaldi egin ditu Unionek irabazi gabe, eta bederatzigarren posturaino jaitsi da, ondorioz.
Doladok azken minutuan sartutako penaltiari esker berdindu zuen talde txuribeltzak
Real Unión Roca: Rodríguez; Poirier (Dolado, min. 70),...
Benitok sartu zuen bigarren zatian talde txuribeltzaren gola, baina ez zen nahikoa izan Svenssonek sartutako biak berdintzeko
Real Unionek 2-1 galdu...
Real Unionek Osasuna Promesas bisitatuko du bihar Taxoaren
Real Unionek garaipena eskuratzeko bertze aukera bat izanen du bihar, apirilaren 27an,...
Letamendiak penaltiz sartutako golari esker jardunaldiko hiru puntuak etxean gelditu ziren
Real Unión Roca: Rodríguez; Arteaga (Fernández,...