Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
05 Ira, 2021
(Argazkia: C.D. Bidasoa)
Denboraldi-aurreko testak Juan de Zubileta I. Txapelketan, Barakaldon, Unicaja Banco Sinfín 32-25 mendean hartu ostean bukatu ditu C.D. Bidasoak.
Barakaldon C.D. Bidasoak jokatu duen azken honakin, zortzi izan dira denboraldi-aurrean zehar jokatu dituen norgehiagokak. Horietatik, sei garaipen eta bi porrot erdietsi ditu, baina denboraldi-aurre guztiak bezala, emaitzak baino, taldearen osatzea da bilatzen dena. Behin talde irundarrak lagunarteko guztiak jokatu dituelarik, Jacobo Cuetarak talde lehiakorra osatu du, Jon Azkue eta Julen Aginagalde oraindik osatzeke eta taldearen parte izateko prest ez daudenean.
Neurketari dagokionez, Azkar hautsi dute irundarrek hasierako berdintasuna, eta hamargarren minuturako, aldea 5-1 zen, minutuak pasa ahala handitzen joango zena (Zabalak 14-8koa jarri du 26. minutuan). Atsedenaldira, 15-10 iritsi da neurketa.
Aldiz, bigarren zatian Unicaja Banco Sinfín taldeak aurrera hurratsa eman du eta markagailuan hurbiltzen hasi dira eta gol bakarreko aldera ere iritsi dira (22-21, 47.minutua). Estutasun horien ostean, C.D. Bidasoak berriro ere agintzen hasi da jokoan eta azken hamar minutuetan oso nagusi izan da (32-25). Ostiraleko neurketan bezala, Julen Mujika gazteak eskuin hegaletik sekulako neurketa jokatu zuen, 7 gol egin zituen orotara, bi egunak batuta, 12.
Azken lagunarteko honen ostean, Bidasoa Irunek Sacyr ASOBAL Ligako lehen jardunaldi ofiziala jokatuko du datorren larunbatean, Artalekun Helvetia Anaitasunaren aurka (20:00etan). Denboraldi berriari ekiteko, Euskal Herriko derbia.
Fitxa teknikoa
32 - Bidasoa Irun (15+17): Sierra, Santano (1), Rodríguez, Francisco da Silva (1), Tesoriere (4, 1p), Salinas (2, 1 p.), Mujika (7); Ledo, Ugarte (2), Zabala (2), Fernández (4), García (4), Nieto (4), Urruzola (1).
25 - Unicaja Banco Sinfín (10+15): Guitart (1), Pla (3), Martínez (4), Castro (2), Herrero Lon (4), Zungri (2), Gustavo Alonso; Sánchez, Rubio (1), Blázquez (2), Lastra (1), Leo Alonso, Roca (3), Basualdo (2).
Talde irundarrak 32-29 galdu zuen eta txapeldunordetza irabazteko lehen aukera galdu zuen
Bidasoak Bada Huescaren kontra galdu egin zuen pasa den...
Bidasoa Irunek bihar, maiatzaren 3an, bisitatuko du Huesca bere helburuak lortzeko neurketa garrantzitsu bat jokatzeko
Bidasoa Irunek Huesca...
34-23ko markagailua erdietsi zuen talde irundarrak Frigorificos del Morrazoren kontra atzo Artalekun
Bidasoa Irunek bertze bi puntu garrantzitsu...
Erromoko Eskubaloiaren kontra aritu ziren finalean eta 20-41ko markagailuan gainditu zituzten ermuarrak
Bidasoa Irunek Euskal Kopako finalean...
Euskal Kopa bereganatu ondotik, Bidasoa Irunek Frigorificos del Morrazo jasoko du bihar (apirilaren 26an) Artalekun
Bidasoa Irunek Euskal Kopa...
Jacobo Cuetararen mutilek ezin izan zuten Ademar Leon garaitu eta 33-32ko markagailuarekin galdu zuten bertan
Bidasoa Irunek 33-32ko...