SEI DOMINA GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN

Bidasoa Atletiko Taldeak sei domina eskuratu ditu asteburuan Donostiako Belodroam jokatu zen Gipuzkoako Txapelketa Absolutuan. Pertika jauzian, BAT-eko hiru atletek, urrea, zilarra eta brontzea lortu zuten.

Asteburu honetan, Donostiako Belodromoan Gipuzkoako Pista Estaliko Txapelketa Absolutua jokatu da eta bertan, Bidasoa Atletiko Taldeko hainbat atletek parte hartu dute. Orotara, eskualdeko 51 atletek parte hartu dute Gipuzkoako Txapelketan eta Bidasoa Atletiko Taldea sei dominekin bueltatu zen etxera. Bidasoa Atletiko Taldeko ordezkariek adierazi duten aburuz, “emaitza bikaina da, gure harrobiko atletek egiten ari diren denboraldia benetan oso ona izaten ari da”.

Pertika jauzian Bidasoa Atletiko Taldeko kideak nagusi izan dira. Emakumezkoen lehian, lehen postua, bigarrena eta hirugarrena lortu zuten: Malen Orduñak 3,67 metroko jauzia eginda urrezko domina eskuratu zuen, zilarrezkoa Paula Añorgarentzat izan zen 3,37 metroko jauziarekin eta brontzezkoa Malen De la Fuentek eskuratu zuen 3,22 metroko langa gaindituta.

Bigarren urrezko domina eskuratu zuten ere bai, Irune Muguruzak denboraldi hasierako marka ezin hobea egin zuen 400 metroko proban, 57,69’’ zehazki. Laia Olascoagak 60 metroetan (7,90’’) eta Ane Zabalak 1500 metroetako frogan erdeitsitako hirugarren postuek (4:43:44) osatu zuten Bidasoa Atletiko Taldearen domin kopurua.

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika